2007/09/17 21:49:50.591 GMT+2
Nizuke
Ederra zarela esango zizuten jada
baina ez zenbateko edertasuna zabaltzen duzun...
Zure hitzak entzungo zituzten
baina ez nire belarrien arretaz, musika bailitzan...
Muxu ere emango zizuten
baina ez gorputzeko odol guztiaren garra hustuz...
Larrutan egingo zizuten
baina ez arima xurgatu, izaite osoa sentitu zein ahaztuz...
Maite ere, maiteko zinduzten
baina ez bizi, sufritu eta izan beti zure izenean...
Argi dut bortitzegia izan daitekeela
baina ezin dizut naizen guztia baina gutxiago eskaini
Nork: joksu.2007/09/17 21:49:50.591 GMT+2
Etiketak:
olerkia
bapatekoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/18 00:30:44.832 GMT+2
http://www.blogak.com/kelernation