2007/03/22 08:38:55.796 GMT+1
Hona hemen jarraian interesgarriak eta dibertigarriak izan daitezken web orri batzuen helbideak:
http://www.fvdb.com: bertan euskal herriko eskubaloia federazioari buruzko informazioa aurki dezakegu. Hala nola, partiduen ordutegi, sailkapen eta emaitzak.
http://www.youtube.com : bertan hainbat bideo interesgarri ikusteko aukera dugu.
http://berri.info.com : euskaldunon egunkariaren webgune ofiziala
http://gara.com : Gara egunkariaren webgunea



Nork: oihanagu.2007/03/22 08:38:55.796 GMT+1
Etiketak:
web
dibertigarria
interesgarria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/22 08:09:47.323 GMT+1
Interesgarri ala ez, dibertigarria ala ez... horrelako gauzak nahiko erlatiboak izan ohi dira. Baina tira, nik jarraian web orri batzuk jarriko dizkizuet eta ea gustuko dituzuen:
www.fvdb.com
www.youtube.com
www.berria.info.com
www.gara.com

Nork: oihanagu.2007/03/22 08:09:47.323 GMT+1
Etiketak:
web
dibertigarri
interesgarri
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/21 08:19:58.434 GMT+1
Ziur aski alferrikakoa izango da, baina ni behinik behin saiatu egingo naiz.
Guztiok dakigu, azterketen ondoren gainditu ez dituztenentzat errekuperaketak datoztela.Hauek Oteitza Lizeo Politeknikoan klase orduetan egon ohi dira, beraz, gainontzekoak sarritan ezer egiten ari ez diren sentsazioa izaten dute. Hori dela eta nik zera proposatzen dut. Azterketen ondorengo aste horretan errekuperaketak jartzea baina gainditua dutenek eta nota igotzera aurkeztu nahi ez dutenek klasera joan beharrik izan gabe. Honela, azterketa garaian lanean aritu direnek atseden har dezakete lasai, eta gainontzekoak utzitako ikasgaiak errekupera ditzakete.
Ea nire aldarrikapen honek zerbaitetarako balio duen!
Nork: oihanagu.2007/03/21 08:19:58.434 GMT+1
Etiketak:
jaiak
azterketak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/21 08:14:21.822 GMT+1
Egia esan behar badizuet, ez naiz film asko ikusten dituen horietakoa. Hasi hasi, asko hasten ditut, baina amaita apenas. Horregatik diot hasieratik amaieraraino ikusi dudan azken filma Saw II dela.Hau ez da oso filme atsegina odola eta antzerako gauzak gustatzen ez zaizkionarentzat. Uneoro odola eta abar agertzen baitira, eta nahiz eta beldurrezkoa bezala sailkaturik dagoen uste dun, ene iritziz nazkagarrien artean egon behar luke.
Hala eta guztiz ere, arratsalde batez ikusteko ez deritzot gaizki. Onena zuek ikusi eta ondoren gustatu zaizuen ala ez esatea izango da,
Ea gustuko duzuen!
Nork: oihanagu.2007/03/21 08:14:21.822 GMT+1
Etiketak:
ii
saw
filmea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/15 08:19:31.487 GMT+1
AAAAAA!!!Negarrez jaio nintzen ni ere duela 18 urte eta hirubat hilabete.Nire gurasoentzat munduko haurrik ederrena banintzen ere, tximu baten antz gehiago nuen haur batena baino , baina tira.Tximu batentzat ohiko izena ez bada ere, Oihana izena jarri zidaten.
Denbora igaro ahal handituz joan naiz, Zarauzko parke eta kaleetan hainbat jolas egin ditut....Bertan emakumetu naiz.
Urte guzti hauetan zehar nire gustuak ikaragarri aldatu dira, baina beti ere lehen postuan izan da musika. Oso gustuko dut bai abestea, bai dantzatzea eta noski baita besterik gabe musika entzuten egotea ere. Nire bizitzaren zati handi bat betetzen du musikak.
Ikasketei dagokienean batxilergo ikasketak amaitzekotan naiz eta hurrengo urtean Donostiako maisu-maistres unibertsitatean heziketa berezia ikasteko asmotan, etorkizunean behar bereziak dituzten haurrei , pertsonei lagundu ahal izateko.
Hurrengo mezu batean kontatuko dizkizuet nire bizitzaren nondik norakoak.
Hurren arte!
Nork: oihanagu.2007/03/15 08:19:31.487 GMT+1
Etiketak:
ni
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/15 08:13:52.516 GMT+1
Zein da zure musika talderik gustukoena?
Ez da erraza izaten galderra horri erantzutea, hainbat eta hainbat badira gustuko ditudan talde edo bakarlariak. Gehienetan aukera horiek momentuaren eta nire sentimenduen egoera egiten ditut. Baina pare bat edo hirubat izen esatekotan Berri Txarrak, Aretha Franklin eta Celine Dion esango nituzke. Baina horrela beste pila bat daude.
Hala nola, Laura Pausini, Skalariak, Mana, Su ta Gar, La Fuga..

Nork: oihanagu.2007/03/15 08:13:52.516 GMT+1
Etiketak:
gustukoena
taldea
musika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/14 08:30:29.566 GMT+1
Ez dakit erraza izango den blogen kontu hau.Baina ikasteko saiatu beharra dago eta hemen doa nire lehenengo mezua.Blogak nola erabiltzen diren ikasi nahi nuke, agian erabilgarri suerta bailitezke.
Nork: oihanagu.2007/03/14 08:30:29.566 GMT+1
Etiketak:
aurrena
ikasi
hasi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak