2008/05/12 11:27:38.468 GMT+2
Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez.
"Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz" dio Patxi Iraetak Berriak egindako elkarrizketan. Patxitrapero blogean sartu naiz behin baino gehiagotan, eta orrialdeak duen aniztasuna gustatu zait gehienbat. Bideoak, iragarkiak, eta dozena bat artikuluak mihatzeko aukera eskaintzen du.
Berriak egin dion elkarrizketan, zertarako balio duen blogek galdetzean bere erantzunak atentzioa deitu dit. Patxik dio: "Gauean zer idatzi pentsatzen ari zaren bitartean, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen" eta " toki askotara heltzeko modua eskaintzen du blogak". Ados nago bi esaldi hauekin. Blogen bidez, zure ideiak zabaltzeko eta besteekin elkarbanatzeko balio dute.
Asko pozten naiz ze badirudi euskal blogosferak aurrera egiten ari dela, eta geroz eta jende gehiago ari da animatzen teknologi berrietan murgiltzera bildurrik gabe. Niri ere, Patxiri bezala gertatzen zait. Blog bat baino gehiago ditudala, eta ez naizela ama ona. Ez diet beharrezko denbora eskaintzen eta ez ditut ondo kudeatzen. Ea orain ekainean denbora edukiko dudala...
Nork: oize.2008/05/12 11:27:38.468 GMT+2
Etiketak:
patxitrapero
blogak
euskal
| Permalink
2008/05/08 14:58:16.296 GMT+2
Gaur klasean lehenengo aldiz audacityrekin ahotsa blogean txertatzen ikasi dugu. Nik,
Erronkariko gaztari buruzko testu bat irakurtzea pentsatu dut. Testua, Bidangotzeko web orrialdetik hartutakoa da.
Nork: oize.2008/05/08 14:58:16.296 GMT+2
Etiketak:
gastronomia
| Permalink
2008/04/24 09:30:53.668 GMT+2
Armaia aterpetxea Urzainkin kokatzen da. Bertan lo egiteko aukera dago, erronkari bisitatu nahi izanez gero.
Lau solairuko aterpetxea da eta logela bakoitza izen batekin izendatuta dago. Diseinuari dagokionez, piriniotara moldatuta dagoen estilo rurala du eta abegikorra.
Aterpetxeko jabeak oso adeitsuak dira hurbiltzen diren guztiekin eta herriko jendea ere besoak zabalduta ongi etorria emango dizuete.
Bestalde, abenturazaleentzat eta noski, mendizaleentzat hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du: Piraguismoa, rafting, BTT, eskalada, espeleologia, hiru erregeen mahaira igotzeko aukera eta neguan eskiatzeko aukera bikaina.
Beraz, lasaitasunaren bila zabitzatenok, ez pentsatu bi aldiz eta hurbildu Erronkarira.

Nork: oize.2008/04/24 09:30:53.668 GMT+2
Etiketak:
urzainki
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/22 09:39:32.558 GMT+2
Erronkarin urtero ospatzen den beste jai bat, "Uskararen eguna" izaten da. Urtero Erronkariko herri desberdinetan egiten da, eta KEBENKO erakundeak antolatzen du. Kebenko orain dela hamar bat urte sortu zen Erronkariko Ibaxan euskara bultzatzeko helburuarekin eta gaur egun 250 bazkide inguru ditu.
Uskararen egunean zehar Kebenkok hainbat ekintza antolatzen ditu hurbiltzen den jendea goza dezan eta gustora sentitu dadn. Goizetik kamisetak daude salgai nahi dituenarentzat. Ez dira faltako trikitixa eta panderoa kaleetan zehar, giroa alaitzeko.
Nola ez, bazkaria egongo da eta haurrentzat jolasak eta marrazkien txapelketa. Urtero, Uskararen egunean lelo bat aukeratzen da. Esaterako, 2003. urtean Urzainkin ospatu zen Uskararen eguna, "ura" hartu zuen erreferentzia moduan eta haurrak euren margoletan urarekin zerikusia zuten marrazkiak egin zituzten.
Beraz, jaiaren inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzue, ez pentsatu bi aldiz eta hurbildu Erronkarira. Eta parte hartu gure hizkuntza bultzatzeko egiten diren ekintza hauetan!
Nork: oize.2008/04/22 09:39:32.558 GMT+2
Etiketak:
berreskuratuz
erronkariera
euskalkia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/18 11:10:25.349 GMT+2
Erronkarik duen beste ohitura zaharra oso ezaguna dena, Almadiaren Eguna da. Urtero egiten den ospakizuna da eta maiatza aldera izaten da. Egunean zehar, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago.
Nahiz eta giroa, goizeko lehen orduetatik egon, jaia eguerdiko hamabitan hasten da. Almadiak Eska ibaitik jaisten hasten direnean. 5 kilometroko ibilibidea egiten dute eta Burgiko erdi-aroko zubiaren presan egiten duen jaitsierarekin amaitzen da.

Ondoren, herrian bertan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago: dantzaldiak, erdi-aroko azoka, kirolak, eta nola ez, bazkaria.
Gauean, erromeriarekin dantza egiteko aukera izango duzue. Plazan dagoen tabernan eta Petrotx tabernan dantzatzeko eta jendea ezagutzeko aukera izango duzue.
Urtero, "Urrezko Almadiaren" omenaldia egiten zaio kirol edota kulturarekin arrakasta izan duen pertsonai bati. Horien artean: Miguel Indurain, IƱaki Perurena, Pedro Miguel Etxenike...
Urtero 7500 pertsona inguru hurbiltzen dira Burgira, ohitura honetaz gozatzeko. Beraz, animatu eta aurten maiatzaren 3 an Burgin ospatuko den "Almadiaren eguna 2008" ra etorri eta gozatu!

Nork: oize.2008/04/18 11:10:25.349 GMT+2
Etiketak:
burgi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/18 11:08:47.543 GMT+2
Erronkariko Ibaxan dagoen ohitura zaharretatik garrantzitsuenetariko bat, argi eta garbi Bidankotzeko Maruxa sorginaren jaitsiera da. San Agustin jaiak direla eta, abuzutuan izaten da. Leku askotariko jendea hurbiltzen da Maruxa Pitxorronga menditik nola jaisten den ikusteko.
Herri txikia denez, herrialdeko plazan biltzen gara denok Maruxa noiz jaitsiko den zain. Hasteko, herri guztiko argiak itzali egiten dira, eta ondoren txalapartak hasten dira jotzen.
Mendiko punta batetik hasten da bikote bat txalaparta jotzen, eta ondoren beste puntan dagoen bikoteak erantzuten die.Ondoren, Bidankozeko gazteak beltzez janzten dira, eta menditik hasten dira jaisten plazarako bidean, musika armoniotsu batez lagunduta.
Ondoren, behin plazara iritsi direnean, erdialdean sua pizten dute euren zuziriarekin. Orduan herri guztia Pitxorrongarengan jartzen ditugu begiak Maruxa nola jaisten den ikusteko, isil-isilik.
Gero beltzez jantzitako gazteak, sutearen inguruan hasten dira dantzatzen, eta bitartean beste bi gazteek Maruxaren bila joaten dira.
Behin, Maruxa gazteekin dabilela sutearen inguruan dantzan, akelarreak etortzen dira, normalean, jendea izutu egiten da, euren helburua beste batzuen artea hori da eta.
Eta geroztik, gauari hasiera ematen zaio eta baita era Bidankozeko jaietara, alkatearen hitz batzuetaz lagundurik, agurra ematen.
Beraz, hemendik denoi animatzen zaituztet Erronkarira etortzea eta honako ohituraz gozatzea.

Nork: oize.2008/04/18 11:08:47.543 GMT+2
Etiketak:
lurraldea
xurgin
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/14 21:12:15.856 GMT+2
Arrasate map
Aste Santuko oporrak lasaiak izan dira oraingo hontan. Urtero Erronkarira joateko ohitura dut eta beharra ere era berean, baina oraingo hontan ezin izan dut joan.
Praktiketan nabilela eta, Aste Santuko bigarren astean, Arrasaten geratu nintzen Gasteizera joan ahal izateko. Eta lehenengo astean izan genituen oporretako bost egun horietan, etxera joan nintzen familia bisitatzeko.
Beraz, nire oporrak, desberdinak izan dira baina ez hobeak, ezta gutxigo ere.
Nork: oize.2008/04/14 21:12:15.856 GMT+2
Etiketak:
santuko
oporrak
aste
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/14 20:49:11.056 GMT+2
1. AHT
Hona hemen aurkitu dudan blogetariko bat. Aukeratu dudan arrazoi nagusia, bere gaia izan da argi eta garbi. Gero ere, gaiak duen interesa nirengan eta gertutasunak ere erakarri nau.
Ondoren, blogatik ibili naizela, edukia asko gustatu zait. Gaiaren inguruko informazio ugari agertzen da, nahi duenak hartzkeko.
Erakarri nauen beste puntu bat izan da, blogak Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanari ezarri dizkion baldintzak azaltzen dituela. Gainera, audio fitxategian material ugari dagoela. Beraz, erabat gustatu zait blog hau, bai edukiaren aldetik eta informazioaren aldetik.
2. Emakumeak eta Pilota
Oraingo hontan ere, blogaren gaiak atentzioa deitu dit. Emakumeak pilotan munduan lekua badutela aldarrikatzen duen bloga eta gainera berriak ematen dituzte.
Kolorea gustatu zait, hau da, blogaren diseinua. Eta informazioaren aldetik ere nahiko ondo dagoela uste dut, alde batetik, partiden emaitzak azaltzen dira eta gainera argazkiak ere.
3. Poesia
Argi dago, oraingo hontan ere gaiarengatik sartu naiz blog hau bisitatzera. Poesia gustoko dut eta. Bloga oraindik ez dago kudeatuta, beraz ez dago material ugari. Poema bat azaltzen da eta zenbait estekak, besterik ez.
4. Bertsolaritza
Gustuko dudan beste gaietariko bat bertsoak dira, horregatik sartu naiz kuskuxeatzera blog hau. Ondo dagoela uste dut, batikbat jendearekin harremanak bultzatzeko balio duelako. Kudeaketa ere primerakoa iruditzen zait eta diseinua are hobeagoa. Zorionak!
5. Komunikazioa
Ezinbestekoa zen, komunikazioaz hitz egiten zuen blogari buruz komentatzea eta bisita egitea. Jendeaurrean komunikazioa lantzeko tailerrari buruz hitz egiten du blog honek oraingo hontan eta gaia interesgarria dela pentsatu dut, horregatik eman diot errepaso bat!
Nork: oize.2008/04/14 20:49:11.056 GMT+2
Etiketak:
iritziak
buruzko
blogei
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/13 14:56:25.425 GMT+1
Urzainki map
Hona hemen Erronkariko Ibaxan dagoen herririk politena, nire iritziz.
Mapa honen bitartez kokatu gaitezke, eta Urzainki non kokatzen den zehazki jakin dezakegu. Horrela, beste herrialde batera dagoen distantzia ikusi dezakegu.
Animatu eta etorri bisitan Erronkarira! eta zehazki Urzainkira.
Nork: oize.2008/03/13 14:56:25.425 GMT+1
Etiketak:
kokapena
geografikoki
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/05 20:54:17.345 GMT+1
Nik ez dut preferentziarik firefox edota internet explorer erabiltzerako garaian. Biak ditut nire ordenagailuan, eta egia da gehiago erabiltzen dudala firefox.
Lagun batek hitz egin zidan eta kontatu zidanaren arabera, iritzi ona sortu zitzaidan nabigatzaile honen inguruan. Beraz, ordutik erabiltzen dut.
Teknologi berriek web 2-0 ra ekarri duten berrikuntza garrantzitsuena dela uste dut.Alternatiba moduan aurkezten zaigu, eta dohain. Bilatzaile honek eskaintzen duen beste aukera garrantzitsu bat hizkuntzaren munduan, Software librea izatean, hizkuntza ezberdinetara itzuli egin daiteke.
Beraz, Internete dituen aukera ezberdinak ezagutu behar ditugula uste dut, nahiz eta ez erabili. Baina behintzat, konsziente izan behar dugu, aukera anitzak daudela, eta noizbait agian probatzera animatuz gero, alboan izatea.
Nork: oize.2008/03/05 20:54:17.345 GMT+1
Etiketak:
interneteko
nabigatzaileak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak