Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/11 20:19:34.299 GMT+1

Gazteizen tranbia?

   Bai, ala da. Gazteiztarrok bi urte barru tranbia izango dugu gure kaleetan zehar. Obrak hasi dira jada eta trafikoa nahaspila bihurtu da. Tranbiaren errailak egiteko kotxeentzako bideak eta aparkalekuak kenduko dituzte, ideia paregabea. Hortaz gain, hiriaren erdigunea eta auzo periferikoak bakarrik batuko ditu tranbia honek. Ez judizmendi, ez mendizorrotza ezta adurtzatik ez da pasatuko. Askok diote kotxe kopurua murriztuko duela, baina Bilbon metroak murriztu al du?

   Gazteizen tranbia jarriz gero kotxea kapritxo eta arazo bat izango da, hori sahiesteko Londresen eta beste hiri batzuetan jarritako neurrien alde egongo nintzateke: zergatik ez ordaindu erdialdean kotxea erabiltzeagatik? Hortaz gain kotxeen aparkalekuak nabarmen murriztuko dira, zein da irtenbidea? Zenbat diru kostatuko zaigu hiritar bakoitzari? Tranbia benetan beharrezkoa dugu edo gure Alfonsitoren beste azpiegitura politizatu bat ote da?

Nork: gorka_huhezi.2007/01/11 20:19:34.299 GMT+1
Etiketak: iritzia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: Asier.2007/01/12 12:55:08.048 GMT+1
www.blogak.com/asierb

Nork: Gorka.2007/01/12 20:29:10.481 GMT+1
www.blogak.com/oregonian----www.basqueinmoon.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.