Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/06 19:30:15.432 GMT+1

Kaixo Mac, agur PC

   Ez naiz asko luzatuko artikulu honetan. Dagoeneko erabaki dut PC-ari agur esango diodala betiko. Erosiko dudan portatil berria Mac bat izango da (Apple). Orain arte mundu hau minoria eroa dela pentsatu dut, betiko mitoak entzunda. Azken asteetan portatil berria erosteko ideiarekin hasi nintzen eta hainbat lagunek PC zaborrera botatzeko gomendatu zidaten. Nik hasieran ezetz eta ezetz, baina hainbeste sermoi ez jasateko informatzea erabaki nuen. Informatu naiz eta egia esan bi bertsioak entzun ondoren PC-a gehiago ez erostea erabaki dut. Bistan dago informazio falta nabaria dagoela Mac-aren inguruan. Bideo honek era errazean lagun zaitzake.

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.

Nork: gorka_huhezi.2007/02/06 19:30:15.432 GMT+1
Etiketak: iritzia sarea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba kontatuko didazu zelan, ze nik ere gogoa daukat...

Nork: Josu.2007/02/07 02:45:41.699 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.