Arrastoak
, Nagore Irazustabarrena (ARGIA, 2006-X-15)
HOMERO bizar zuriko poeta
itsu moduan irudikatu ohi da, baina bere nortasunaren frogarik ez da
gaurdaino topatu, bere biografia orri zuria da. Non jaio zen, bere
benetako izena zein zen, pertsona erreala ote zen eta berari egotzi ohi
zaizkion obrak pertsona bakar batek idatzi ote zituen eztabaidatu da,
besteak beste, luzaroan.
Andrew Dalby historialari eta hizkuntzalari britainiarrak irailean liburu bat argitaratu du, rapsoda greziarraren sexua zalantzan jarriz. Orain arte gizonezkotzat hartu da Homero, baina Dalbyk bestelako iritzia du: bere ustez, Iliada eta Odisea emakume batek idatziak dira, «istorioak gizonezkoen ikuspuntutik aldentzen den angelu batetik kontatzen dituelako, sakontasun handiagoz, eta emakumezko pertsonaien sentimendu eta arrazoiak hobeto ulertzen ditu».

Erantzunak
Beste gauza da seguruena, Homerok tradiziotik jaso eta bertsolarien moduan atonduko zituela hizkuntza zatiki prefabrikatuak; idatzi, ez dakit, baina egingo nuke idazteak eta sorkuntza momentuak urrun daudela elkarrengandik. Bide hau hartu zuten kritikari marxistek, eta egun, ondino, batzuk-batzuk Aristoteleren tradizioaz hitz egiten dute Aristoteleren gainean bainoago. Bide hauxe bera hartu zuen Arestik Barrutiaren _Acto para la Nochebuena_ komentatu zuenean; hau da, idazlea herriko eskribaua izango zen eta aldiz barregarria benetako bertsolaria... Ez dakit, kasu honetan apur bat lar egiten zait.
Baina Homeroren kasua uste dut argiagoa dela, zeren, bestalde oso diferentea da Sapho baten poesiatik.
Hor interesgarria litzateke noraino dauden erretorikak eta esan-moduak aztertuta; hau da, normalean identifikatu izan da epika maskulinitate bategaz, eta lirika femeninoarekin, baina agian lokarri ustez zuzen hauek ber begiratu beharko genituzke
Nork: Lost Hawk.2008/06/17 12:40:16.242 GMT+2
www.blogak.com/losthawk