Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/13 15:51:52.687 GMT+1

DELFOS, IRAGARRI GABEKO ETORKIZUNA

Nagore Irazustabarrena,  (ARGIA, 2008/XI/16)

Kastri, Grezia, 1893. Herrixka horren azpian Delfoseko arrastoak industen hasi zen espedizio frantziar bat. Antzinako Greziako gune erlijioso eta politiko nagusietakoa zena, indusketa arkeologiko ikusgarrienetakoa bilakatu zen orduan.

Erromatar inperioak behin eta berriro arpilatu zuen Apoloren jaioterria eta, azkenean, Teodosioren garaian (K.o. IV. mendean), Delfos historiatik desagertu zen. Hamabost mende geroago, frantziarrek kostata lortu zuten orakuluaren hiria argitara itzultzea.
Izan ere, aztarnategiaren maila arkeologikoetara iristeko, Kastri herrixka desagerrarazi behar zuten lehenago. Soilik Frantziako gobernuaren erabaki batek ahalbidetu zuen hori; 1891n 400.000 liberako kreditua –kopuru izugarria garai hartan– onartu zuten
Kastriko biztanleei ordaindu beharreko kalte-ordainak berdintzeko.

Herrixka suntsitu eta gunea trenbidez josi zuten, milaka metro kubiko lur eta hondakin handik eramateko bide bakarra zelako. Ehunka greziar langilek jardun zuten Eskola Frantziarreko kideen aginduetara, aztarnategia prestatzeko. Baina azkenean, indusketak itxaropenik baikorrenak gainditu zituen.

Indusketa lanek Via Sacra delakoaren bidea egin zuten, hots, Delfosera iristean beilariek egin ohi zuten bidea. Berehala eraikin txiki bat topatu zuten, atenastarren altxorra. Ondoren, Sifnioen altxorra, antzokia eta Apoloren tenplua agertu ziren, eta horietan hainbat eskultura, besteak beste, Delfoseko brontzezko auriga ezaguna. Azkenik, aztarnategiaren goiko aldean estadioa topatu zuten eta Apoloren tenplutik gertu, beste santutegi bat, egun Atenea pronaia izena duena.

Via Sacra bazterreko hormatan, estatuen oinarrietan, aztarnategi osoan barreiatutako harri zatietan, edonon inskripzioak topatu zituzten arkeologo frantziarrek, gehienak Apolori eskerrak emateko bisitariek idatziak. Beste batzuek egun oraindik guztiz interpretatu ez diren musika notak zituzten. Azken batean, Delfos harrizko liburua bailitzan zabaldu zitzaien.

Frantziarrek museo bat eraiki zuten bertan eta, zabaldu eta berehala, 1903an, ekitaldi ospetsu baten bidez, aztarnategi osoa greziar agintarien esku utzi zuten. Lagapena bidezkoa eta logikoa izanagatik, ezohikoa zen. Eta ezohikoa da oraindik. Baina behintzat Delfoseko altxorrak hantxe daude, eta ez Mendebaldeko museo eta enkante-etxeetan barreiatuta. Alegia, ez da orakuluak aurreikusiko zukeen etorkizunik txarrena.

Nork: PAIDEIA.2008/11/13 15:51:52.687 GMT+1
Etiketak: orakulua grezia delfos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/04 12:53:50.886 GMT+1

ELVIS ERROMATARRA

Nagore Irazustabarrena, ARGIA, Arrastoak  (2008/XI/02)


Elvis erromatarra Elvis Presley-ren antz izugarria duen erromatar garaiko tailua saldu zuten, joan den urriaren 15ean, Londresko Bonham’s enkante-etxean. Alea 35 zentimetro altu da, marmolez eginda dago eta K.o. II. mendekoa da, datazioen arabera. Sarkofago erromatar baten ertzean aurkitu zuten eta 1970eko hamarkadan Londresen bertan Graham Ge-ddes bildumagile australiar ezagunak erosi zuen, rock and rollaren erregea artean bizirik zela.

Geddes-ek berak “Elvisen tailua” izena ipini zion obrari, eta enkantean salgai ipini zuen orain gutxi, erromatar eta egiptoar garaiko beste hainbat lanekin. Azkenean, eskultura bitxia 24.000 libera esterlinaren truke saldu da: 30.800 euro inguru.

Elvis bizirik dagoela sinesten dutenek, duela 2.000 urte ere bizirik zela pentsa dezakete orain.

 

Nork: PAIDEIA.2008/11/04 12:53:50.886 GMT+1
Etiketak: elvis eskultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/04 12:48:04.928 GMT+1

MOKOTIK PIKUA

Jagoba Errekondo, ARGIA (2008/XI/02)

Pikuz okitutako antzaren gibela gutizia zen, dagoenerako, duela 4.500en bat urteko Egipton. Nilo neguko balneario zuten antzarek eta nahikoa janean erreserbatarako koipea pilatzen zuten gibelean. Gibel hutsaren aldean leuna eta gozoa. Laster ikasi zuten antzara gainelikatzen. Eta gutizi gorena sortzez gero antzarari onenetik eman behar: pikua. Garai hartako Saqqarako nekropolian, Mererukaren hilobian, hegaztiei mokoa zabaldu eta mokadu ederrak sartzen ari diren antzarazainak harrian zizelkaturik ageri dira.

Cratino poeta grekoak, duela 2.500 urte eskas, antzarak gainelikatzen aritzen ziren langileak aipatu zituen. Mediterraneo zubi urdinean zehar zabaldu zen egiptoarren gutizia, baina han bertakoak zuen sona. Agesilao II.a Espartako erregeari, duela 2.369 urte Egiptora egindako bisitan, bertako nekazarien gai onenak eskaini omen zizkioten oturuntzan: antzara gizenak eta aratxea.

Gerora Erromako gastronomoek idatzi eta jaso zuten iecur ficatum, pikuztatutako gibela. Pikua eta gibel ona etengabe lotzetik datoz frantsesezko foie, italierazko fegato, espainierazko hígado...

Zuzenean mokotik urdailera, onilean barrena gaur egun artoa ematen zaie antzara gutxi batzuei, batez ere ahateei. Azken ikerketen arabera, industrialki gizendutakoaren aldean, etxean bezala hazitako gibela finago endurtzen omen da. Mokofinen mauka.

Moko-zurienari ere endur dakioke gibela horregatik! Bada, Japoniako Shizuoka Unibertsitatean burutu duten ikerlan baten arabera, beste landare batek senda dezake gibel hori, ahuakateak, Persea americana. Hepatitisaren birusari aurre egin omen diote ahuakatearen aterakinarekin.

Afrikan pikoa eta barrabila hitz bera badira, Ameriketan ahuacuatl deitzen diote ahuakateondoari, barrabilen zuhaitza, alegia. Binaka hazten ditu ahuakateak. Fruitu honek aparteko indarra eta kemena eman eta, pikuak bezala, gorputza ederki berotzen du. Barrabilen zuhaitzak fruituak ontzen dituen sasoian, badaezpada, neskatoak etxean eduki behar direla diote.

 

Nork: PAIDEIA.2008/11/04 12:48:04.928 GMT+1
Etiketak: erroma grezia pikua janaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/04 12:40:22.535 GMT+1

PIKUPEKO SIKOLOGOA

Jagoba Errekondo, ARGIA (2008/X/19)

Zuriak? Bai, nonahi da zuritik, baina baita laru, urdin, gorri, ubel, beltz... ortzadarra aldenik alde du berea pikondoak, Ficus carica. Ez da alferrik fruta-arbola bihurtutako aurrenekotako zuhaitza. Hau ere geure nekazaritzaren jatorria den Asiatik dator. Kontinente haren mendebaldeko muturraren lur muturretik igaroa izango da Europara, Turkiako Cariatik, hortik “carica”.

Ortzadarreko fruituak ederrenean diren sasoian begira iezaiozu zuhaitzari ere. Toki kaskarrenean ere bizitzeko gai da. Moztaka, aldrebesa, adarje trakets eta egurje okerrekoa, hosto lakarrak, latexa edo izerdi esnetsua... gozo, fin eta leuna duen bakarra: azala. Abeltzainak ganadu edo abereari ez dio pikondora inguratzen utziko; izerdi esnetsua txarra baita. Honelako arma hostoetan, berdejalerik inguratzeko beldurrik gabe, garaia izateko inolako premiarik gabe zabalera hazten da, moztaka. Gora gabe, lur gainean hazteko egur trinko gihartsurik ez du behar. Egur makalak bateren bat baino gehiago eraman du aurretik: pikutarako tentazioari eutsi ezinik pikondora igo, adarra krask! eta di-damutzerako lepoa krask! Adarra haztean, luzetaka eutsi ezinik, lurrean etzaten da, lurra ukitzen duen horretan sustraitu, itsatsi eta alaba bat emango du. Muintegietan ere adarretik ugaltzen dira pikondoak. Erosi beharrik gabe, gustuko pikuak ematen dituen arbola topatzen duzunean, neguaren amaian metro beteko adarra kendu, luzera bereko zanga batean mutur-muturra ez beste sartu eta udaberriarekin etorriko zaizu landare berria; klonikoa, amaren berdin berdina, sexurik gabe, aitaren beharrik gabe sortua baita. Sexua da haziak dituen fruitua, sortzeko era; grekoek “sykon” deitzen zuten pikua. Horra piku, ficus, hitza beraren jatorria. Nik, beti, erlijio-beleen oinordeko psikologoak baino sikologoak nahiago, pikuetan adituak...

 

Nork: PAIDEIA.2008/11/04 12:40:22.535 GMT+1
Etiketak: transkripzioa piku psikologo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/17 18:10:03.619 GMT+2

KAPITOLIOKO OTSEMEA XXI. MENDEAN (Annie Leibowitz)


Nork: PAIDEIA.2008/10/17 18:10:03.619 GMT+2
Etiketak: romulo remo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/17 17:05:34.354 GMT+2

PSE EDIKTUS (IRUÑA-VELEIA OSTRAKA)

Nork: PAIDEIA.2008/10/17 17:05:34.354 GMT+2
Etiketak: iruña-veleia komikia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/17 09:58:34.130 GMT+2

Nork: PAIDEIA.2008/10/17 09:58:34.130 GMT+2
Etiketak: iruña-veleia komikia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/16 20:46:57.910 GMT+2

SOLUM SEMEL (Agustín Lara/Arturo Escorza)

Solum semel
amavi in vitam.
solum semel
non ultra.

Semel et non ultra in meum hortum
spes fulguravit
spes illa qua splendet viam
meae solitudinis.

Semel et non ultra
animam dedat
cum dulcis et totalis
renuntiatio.

Quando miraculum ille facit
prodigium se amandi
sunt campanae festi
quae in corde cantant.
Semel et non ultra
animam dedat
cum dulcis et totalis
renuntiatio.

Quando miraculum ille facit
prodigium se amandi
sunt campanae festi
quae in corde cantant.

Auctor: Augustinus Lara

Nork: PAIDEIA.2008/10/16 20:46:57.910 GMT+2
Etiketak: bideoa latina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/16 19:02:52.894 GMT+2

CATULLI CARMINA. Ludi Scaenici (Carl Orff, 1943)

Catulli Carmina (Ludi Scaenici)-ren hitzak.

Nork: PAIDEIA.2008/10/16 19:02:52.894 GMT+2
Etiketak: erroma bideoa poesia katulo literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/16 18:35:17.804 GMT+2

KATULO, Carmina XI

Nork: PAIDEIA.2008/10/16 18:35:17.804 GMT+2
Etiketak: erroma literatura katulo poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)