Irati Jimenez (BERRIA, 2008/X/16)
Autoan eta diala zoratuta, gora eta behera, Dow Jones-aren antzera. Halako baten aurkitu du informatiboa eta hantxe geratu da diala, gure banketxeei buruzko informazioa entzuten. Albistegiaren editoreak dio «krisiak krisi, banku batzuk ederto egiten dute dirua». Hasten da orduan ondoan duen kazetaria aurrezki kutxen etekinak kontatzen eta editoreak konpondu nahi izan du lapsusa, «tira, tira» hasi da, «segundo bat uzten badidazu, zera argitu nahi dut, ez dela albiste txarra bankuek dirua egitea, jakina, azken baten, denon aurrezkiak dira».
Lapsus freudianoa. Bankuen kontra, bankuak hain egoera larrian daudenean? Ez, ez, ez. Krisiak ezer erakutsi badigu, bankuak salbatu egin behar direla da. Bankuak ekonomiaren zutabe direla eta txalotu behar direla munduko gobernuak bankuei dirua ematen dietenean.
Animalia kuriosoa da, bankua. Dirua jan baino ez du egiten. Emango dizu, bueltan bider bi itzultzen badiozu. Ez dizu emango benetan behar larrian bazaude (alegia, benetan dirurik ez baduzu). Eta lana gaizki egiten duenean, munduko zaindariak etorriko zaizkio dirua ematera. Eta, gainera, pozik egon behar dugu, bankuek dirua falta duten egunean apokalipsia geurea izango delako.
Halako mundu finantokratikoan bizi gara: hiru lagun geratu zaizkit lanik gabe hilabetean, baina behinola nire subkonziente zikina harrapatu nuen, bankuen hobebeharrez otoi egiten, Nikei izeneko jainko ezezagunaren tenpluan.
Ze lapsus nazkagarria nirea.
Erantzunak
Nork: Erasmus.2009/09/07 02:04:37.761 GMT+2
http://liebel.fzk.de/Members/Investment