Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/03 20:57:20.195 GMT+2

Kaixo!

Kaixo, Pernan Goñi naiz eta, azkenean, Superbloga idaztera animatu naiz. Aurkezteko esango dut Bilbon bizi den tipo bat naizela, Oñatin jaio eta hezi nintzela ... (betiko datu ergelak, zeren eta ez naiz Oñatin agertu orain dela urteak... Ez da harro sentitzen naizenik herrira ez joateaz, ez ez... Kontua da beti iruditu zaidala pixkat baliogabeko datuak "Nongoa zara?" horren erantzunak. Hala ere, ni ere hasi naiz jaioterriarekin... En fin, gaur, Oñatin, Errosaixo Bixamonaren Bixamona izan da. Gorantziak!), eta, aurkezpenarekin jarraitzeko, beti marrazkilari sentitu izan naiz. Hasteko, horra hor orain dela urte pare bat edo egin genuen animazio baten fondo bat. Ea gustatzen zaizuen!


Nork: Pernan.2006/10/03 20:57:20.195 GMT+2
Etiketak: marrazkiak kaixo pernan berria bilbo oñati umorea blog aurkezpena | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ongi etorri, Pernan. Segi idazten, e?

Nork: Luistxo.2006/10/04 09:09:58.456 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/

Ongi etorri! Zure blogarekin ondo pasauko dugu seguru.

Nork: axi olano.2006/10/04 11:37:53.982 GMT+2
www.blogak.com/zabormila

Blogean nenbilela, superblogaren lotura ageri zait barruan... zer izango ote da super hori?
Joan eta zu topatu. Ze poza!

Badakit blog ona eta interesgarria egingo dozula.

Eta horregatik harpidetu naiz zure rss jariora.

Segi holan, eta lantzean behin marrazkitxo bat be igo sarera. Dana ez da eta flash izango Interneten.

aurrera bolie, pelman!

Nork: patxi gaztelumendi.2006/10/06 00:38:57.170 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org

kaixo Pernan : nik idatziko dut ikasi nuen euskara  gal ez dezadan. Bestela, den dena ahaztuko zait eta penagarria izango da. Hainbeste ahalegin izan ondoren...

Nork: pablo.2007/03/04 21:25:39.635 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.