http://mintzalagunabagera.wordpress.com

Aukerak baditugu hauek probestea eta partekatzea gure borondatearen esku dago!
Masai
Ekimen polita eta oso interesgarria!
Euskal Herrian kasuistika ugari dago euskararen inguruan, nire kasuan, euskara aitaren hizkuntza izan da, baina ez amarena, baina amak nik Ikastolan ikas nezan gogor argudiatu zuen, berak izan ez zuen aukera nik izateko eta horrelaxe, famili barruan izandako "borrokatze" horri esker, euskara AMA HIZKUNTZA dut!
Pertsona bakoitzak zabaltzen du hizkuntza bizitzako nahi dituen arlo guztietara, azkenean borondate kontu bat delako. Borondate kontua, alegia, hizkuntza maitatzeko gaitasuna eta ez horrenbeste aurrekontu kontua. Azken egunotan, asko hitz egin da Patxi Lopez-en euskara ikastaroen kostuaz. Mintzalagun programak 75 € kostatzen zaizkio ikasle bati. Ekimena, polita izateaz gain, merkea, krisialdiaren aurrean beste aukera bat!!
Himba
Erantzunak
Kaixo, Bego naiz, Gasteizkoa. Iaz mintzalaguna programa ezagutu nuen lankide bati esker. Apuntatu nintzen. Bost edo sei pertsona astero behin elkartzen ginen. Gasteizko taberna batean. Ze ondo…! Benetan. Euskaraz hitz egiten genuen, edozein gaia erabiltzen genuen. Eta gure artean zuzenketak egiten genituen.
Beste gauza batzuk ere egin genuen, adibidez, zinemara joan, sagardotegi batean bazkaldu eta jatetxe batera afaldu…
Gainera, ezagutu nituen pertsonak oso jatorrak ziren.
Aurten, astero beste talde batekin elkartzen naiz. Lanagatik aldatu behar izan dut.
Eta oso pozik sentitzen naiz.
Anima ezazue….
Gomendio bat:
www.blogak.com/euskaldunberri
Zure laguntza eskatzen dizuet zuzenketa batzuk egiteko eta testuak hobetzeko.
Mila esker,
Bego
Nork: Bego.2012/02/21 18:08:41.353 GMT+1
www.blogak.com/euskaldunberri