Atzo goizean Sakanatik barrena mendi
martxa bat burutu dute hainbat herritarrek Etxarritik Altsasuraino AHT proiektu txikitzailea salatzeko. Egun AHT proiektua Nafarroako eremura helduko den honetan, (politikarien esanetan dirudienez), Sakanatik ez pasatzearen hautua egiteko eskatu diote bertan bildutakoek sakandarrei eta indarrak biltzeko garaia heldu dela txikizioa bertan behara uzteko.
Manifestazioarekin bukaera eman diote herritarrek eta aipatu dutenaren arabera, AHTari ezin diogu martxan jartzen utzi, beraz badakizue, aurrera eta
antolatu.
(
Hitzondo.net-etik hartutako textua eta argazkia)
Larunbatean Etxarri Aranatz eta Altsasu artean martxa bat egin zuten
75 bat pertsonak. Ondoren Altsasun egindako
manifestazioan jende gehiago batu zitzaien, 200 bat izan arte. Abiadura Handiko Trena (AHT) ibarretik ez pasatzeko hautua egiteko eskatu zieten sakandarrei. Nabarmendu zuten orain indarrak biltzeko garaia heldu dela txikizioa bertan behera uzteko. Antolatzeko deia ere luzatu zuten.
(
Guaixe.net-etik hartutako textua)
Idatzi artikulu bat