Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/09/06 18:27:44.010 GMT+2

AHTren kontrako pintadak Altsasuko EAJren egoitzan

Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar baten bidez salatu egin du astelehen goizaldean haren egoitzan egindako pintaketak. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako leloak irakur litezke pintaketetan, PNV txikitzaile eta AHTrik ez, besteak beste eta begi puntuaren barruan alderdiaren siglak ere ageri dira.

Nafarroako EAJ-PNVk pintaketak AHTren eta Prestazio Handiko Trenaren (PHT) kontra dauden erradikalei egotzi die pintaketak. Jeltzaleendako kolektibo erradikal horrek “Euskadiren interes bateratu eta orokorra defendatu baino gehiago, aski duela mehatxuak eta irainak egitearekin”.

Aldi berean, jeltzale nafarrak “foru komunitatean Prestazio Handiko Trena (PHT) garatzearen aldeko jarrera” berretsi dute. Eusko Alderdi Jeltzaleak zabaldutako oharrean gogora ekarri nahi izan du Sustapen Ministerioari eskatu izan diola defendatzen duen alternatibari (alegia, Iruñea-Altsasu eta euskal Y delakoarekin Ezkion konexioa ezartzeari) “dagokion ingurumen-eragina jasotzen duen informe sakon eta zehatza egin dezala”. Nafarroako Gobernuari ere “komunikazio eta informazio estrategian gardentasun osoz jokatu dezan nafar hiritargoaren aurrean” eskatu diola ere nabarmentzen du EAJ-PNVk. Jeltzaleendako “bereziki garrantzitsua da” PHTak Altsasun geltokia edukitzea eta hori aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi dute.

Iturria: Guaixe. Gara egunkarian agertu zen berria ere, erderaz.

Posted by: Martintxo.2008/09/06 18:27:44.010 GMT+2
Tags: guaixe altsasu eaj aht pnv | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...agusiak/2008/09/07/tav-anomalias-cruciales/">TAV: anomalías cruciales AHTren kontrako pintadak Altsasuko EAJren egoitzan Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana Eusko Alderdi Jeltzalea...

Reference by:  AHTren kontrako pintadak Altsasuko EAJren egoitzan | AHT gelditu! Elkarlana 2008/09/07 16:54:16.812 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco