Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/11 18:42:09.967 GMT+2

Lixarrengoko herritarrak AHT egitasmoaren kontra azaldu dira

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta atzokoan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako galdeketa egin zen Lizarragabengoan. 32 lixarrengotarrek zuten iritzia emateko aukera eta haietatik 31k baliatu zuten AHTri buruzko iritzia emateko. Herri-galdeketan parte hartu zuten lixarrengotar guztiek AHT egitasmoaren kontra azaldu ziren, elkarlanaren argudioekin bat eginez. 



Kontzeju-etxeak hartu zuen galdeketarako mahaia. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, galdeketa behar bezala egiten zela ziurtatu zuten Lakuntzako alkateorde Oihane Uribe-etxeberria eta Lizarragabengoako Kontzejuko presidente Koldo Flores.

Antolatzaileek festa ukitua eman nahi izan zioten eta horregatik trikitilariak izan ziren, baita auzatea ere bukaeran. Izan zen anekdotarik ere, adineko pertsona batzuk ezin izan zuten kontzeju-etxera joan eta haiek hala eskatuta, 13:00etan, hautestontzia etxera eraman zitzaien eta halaxe eman zuten euren iritzia.

Lizarragabengoaren ondoren, heldu den igandean AHTri buruzko herri galdeketa Arbizun eginen da. Arbizuarrei aldameneko herrikoei egin zaien galdera bera erantzun beharko dute: AHT egitasmoaren aldekoa zara? Bai edo ez aukerak markatu beharko dituzte galdeketan parte hartzen dutenek.

Textu eta argazkia www.guaxie.net-tik.

Nork: Martintxo.2009/05/11 18:42:09.967 GMT+2
Etiketak: galdeketak aht lizarragabengoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...n en la Barranca! 2010/06/04 15:45:17.076 GMT+2 Parte-hartzea aldarrikatu eta AHT salatuko dute bihar Arbizun Iazko maiatzaren 10ean, Lizarragabengoan, eta maiatzaren 17an,

Erreferentzia: Parte-hartzea aldarrikatu eta AHT salatuko dute bihar Arbizun - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana 2010/06/05 13:33:57.057 GMT+2

...kanakoahtrikez/arbizuk-ere-ahtri-ezetz-esan-dio">En Arbizu, 382 vecinos, el 46% del censo, votaron en contra. De los 32 vecinos censados en Lizarragabengoa, 31 dijeron no.Tomado de <...

Erreferentzia: Cargos públicos defienden en Arbizu el derecho a decidir sobre el TAV - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana 2010/06/06 12:46:23.217 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru