Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/05 21:24:10.487 GMT+2

Nafarroako korridoreari zangotraba egin!

Julio Villanuevaren iritzi guttuna. Gizakion ezaugarri nagusietako bat anka sartzea izan ohi da. Eta ni neu salbuespena ez naizenez gero, maiz sarritan sartzen dut.


[...] Duela hiru hilabete, pozten nintzen krisia zela eta AHT-ren Nafarroako korridorearentzat Madrilen sosik ez zegoelako. Inozo halakoa!! Handik hiru hilabetera badirudi Madrileko eta Nafarroako gobernuen artean dena konponduko dela.

[...] Eraikuntza burbuila lehertu ondoren eta Europako langabetu tasa handiena lortuta –4 milioi– hara non krisialditik ateratzeko formula magikoa aurkezten diguten: Herri lan sektorea indartzea! Antza, ni ez naiz okertzen den bakarra. Erabaki eskandalagarri honen atzean Espainiako eraikuntza lobby boteretsua dago. Adibide adierazgarri batzu: [...] Europako autobide-autopista km. gehien dituena eta aurreikusitako proiektu guztiak ongibidean, munduan 2.020rako AHT km.gehien izanen dituena… Ez da marka makala, alajaina!

[...] Nafarroako korridoreari zangotraba egiten hasteko aukera polita dugu datorren larunbatean, hilak 9an, Antoniutti parketik abiatuko den nazio manifestazioan parte hartuz.

Denon artean AHT-a geldituko dugu! Txikiziorako diru gehiagorik ez!

Irakurri osoa www.ahtgelditu.org webgunean. También en castellano en euskalherria.indymedia.org.

Nork: Jrg.2009/05/05 21:24:10.487 GMT+2
Etiketak: julio villanueva iruñea aht manifestazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru