Azkenego urteetan non nahi entzuten dugu erakundeek gizartearekiko erantzunkizuna daukatela eta ondorioz jokatu beharko luketela. Primeran iruditzen zait, benetan.
Gainera, politiko eta aditu batzuen eritziz, ikerketa bera erakundeen gizartearekiko erantzukizunaren baitan dago. Honekin ere, erabat ados.
Dena dela, hurrengo hausnarketa sortu dut nere baitan: erakundeak, helburu bateratu bat duten pertsona talde bat direla ulertuta, erakundeen gizartearekiko erantzukizuna ez al da ba izango bere baitan dauden pertsonen gizartearekiko erantzukizunaren batura?
Beste nolabait azaldu nahian, erakunde bat osatzen duten pertsonen arteko erantzukizun soziala, multzo guztiaren erantzukizunaren iturri dela uste dut.
Beraz, oinarrizkoa den pertsonen gizartearekiko erantzukizunak, konplexuagoa den erakundeen erantzukizuna mugatuko du. Hau da, erakunde batek izan dezakeen erantzukizuna, bera osatzen duten pertsonengan dago.
Azken finean, pertsona bakoitzak duen erantzukizuna onartuko balu, erakundeen erantzukizuna bera bakarrik etorriko litzateke (nahasten ari ote?). Eta azken hau da, nire ustetan, lantzen ez dena.
Zoritxarrez, askotan, erakundea ez da bakoitzaren partaidetzarekin identifikatzen. Alde batetik norbera dago, eta bestetik, erakundea. Nolabait, gutxi batzuk zuzentzen duten erakundea. Ondorioz, erakundearen erantzukizuna, gutxi horien menpe dago.
Barkatu, baina nere ezadostazuna erabatekoa da. Bakoitzak bere erantzukizuna onartuz gero erakundearen erantzukizuna islada bat besterik ez da. Baina, ze zaila egiten zaigun erantzukizunik hartzea!
Pentsatu, merezi du eta! Azkenean erakundeen gizartearekiko erantzukizuna norberan baitan dago!
Askeago egingo gaituen ezagutza, bakoitzaren baitan dago!
2006/03/10 00:28:23.415 GMT+1
Gizartearen gizartearekiko erantzukizuna
Nork: josu.2006/03/10 00:28:23.415 GMT+1
Etiketak:
teknologia
zientzia
askatasuna
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)



Erantzunak
Nork: Inaki.2006/03/12 20:03:31.074 GMT+1
Ur handitan sartu naiz, badakit. Baina ur txikitan aspertu egiten naiz.
Mila esker Iñaki, hausnarketa aberastearren.
Nork: josu.2006/03/13 08:20:11.501 GMT+1
http://www.blogak.com/sarezabalean