1.- Teknologia berak badu pertsonen askatasuna errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa.
2.- Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin
batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez
du askatasuna errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea
da lehentasuna, eta hau ez dago teknologiaren baitan, gure baitan
baizik.
3.- Zientzia eta Teknologia, zertarako askeago egiten ez bagaitu?
4.- Zientzia eta teknologia gizartearen beharretara oinarritu behar lirateke, ez gizartea zientzia eta teknologiaren emaitzetara.
5.- Ikertzea denon esku dago. Bakoitzak ahal duen neurrian, baina ezagutza berrien sormena denon errespontsabilitatea da.
6.- Zientzia eta teknologia, erabilgarria izateaz gain, erabilerraza izan beharko lirateke. Denon zerbitzura izan daitezen, ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko ahaleginak behar beharrezkoak dira.
Guzti hauek aurretik aurkeztutakoa hausnarketen ondorio dira.
Ondo izan!



Erantzunak
Nork: inaki.2006/03/21 19:13:07.378 GMT+1
Nik ere ez dakizkit kontu hauetako kortesia arauak. Dena dela, ezagutza eta eritziendako arau bat badaukat, eskuragarri izan behar direla, beraz, zure erantzun hau eskuragarri den momentutik beste kortesia arauak bigarren plano batean gelditzen direla ulertzen dut.
Eskerrik asko Iñaki beste hausnarketa puntu bat sakontzearren. Betidanik uste izan dut eritzi ezberdinek aberastu egiten gaituela eta oraingoan onartu beharra daukat agian kontraesan batetan sartua naizela, baina buruari buelta batzuk eman ostean aurkitu dut inflexio puntua (edo hala uste dut behintzat...)
Zure Blogean (Izarren Hautsa) erantzundakoak ez zuen espazio ikerketa gutxietsi nahi. Gizakiak, bere mugak gainditzeko eta ondorioz askatasun handiagoa izan dezan, espaziora ere begiratu beharra dauka. Bere mugak gainditu beharra dauka. Baina askotan, espaziora begiratu beharra helburu bihurtzen delakoan nago, medio edo bitarteko izan beharrean. Gizakia askeago izan dadin bitarteko izan beharrean.
Beste behin ere ikerketaren erabilgarritasunera narama nere hausnarketak. Batez ere, ikerketa mota horrek duen kostua kontutan izanda, zerbait egin aurretik lurrean bizi garenori ekarriko dizkigun onurak ikertu eta errentagarritasuna ondo neurtu beharko litzatekela uste dut. Horrela egiten dela? Ikerketa horren ondorioek askeago egingo gaituztela? Primeran. Goazen bada Martera, baina lurrean gelditzen garenak ahaztu gabe.
Nork: josu.2006/03/22 08:58:17.246 GMT+1
http://www.blogak.com/sarezabalean