
Goiza cappuccinoari birak ematen igarotzen du. Ertz batean esertzen da beti, diskrezioa omen. Egunariari begiratzen dio, baina ez du irakurtzen. Honek esaten dituen gezurrak ez zaizkio interesatzen, bera ere gezurtia delako. Berak ere egiak puzten ditu, egia hipotetikoak idatzi. Egunkari paperean mezu zifratuak zirriborratzen zituen bai, baina egia puta horiek osatzen zuten kaxa beltzaz nazkatu eta arros egin zuen.
Erantzunak
Beti dago gezurrak ere egi izaten diren egunen bat, aurkitu besterik ez da egin behar...
mxuuk! ta laster arte!
Nork: .2008/12/28 17:44:59.506 GMT+1