Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/25

Hormaz bestaldeko malgukien hotsa

    

 

Takoidun zapatak jantzi dituzu, bart egindako txokolatezko pastelean hatzak urtu eta hauek miazkatzen irten zara etxetik. Soinekoaren azpian biluzik zaude eta ez zara jabetu. Argi aurreko siluetari begira egon natzaizu bien  bitartean. Gaur ere bai, zu ohartzeke.

 

Azken boladan eskailerak binaka igotzen dituzu eta ohikoan baino margotuago joaten zara beharrera. Ez katemea estaltzeko, azaleratzeko baizik.

 

Atzo malgukien hotsa entzun zen hormaz bestalde eta gorputz biluzien izerdi anfibioa imajinatu dut nik. Sekula ikusi gabea nuen halako ipurdi bat, kontzeptuaz haratago.

Nork: tt.2009/01/25
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

...ez katemea ezkutatzeko, azaleratzeko baizik... hala bedi!

Nork: euritan.2009/01/25 23:11:08.665 GMT+1
www.blogak.com/euritan

Oañ ulertzet zetik eukizun hainbeste denbo bloga lotan... esnatutakuan hegan iñarazi nahi zeniyolako... testu indartsuak, biziyak, aspaldi ez bezelakuak dia... zu re eskallerak biñaka iyotzen hasiko ziñan ta ni enteau ez...

muxu bat, artista!

Nork: euritan.2009/01/25 23:12:47.916 GMT+1
www.blogak.com/euritan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru



Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Edukiak