Denbora dilatatzen da
izarrak josiz animaliak dibujatzera solasten dugunetan
gaua horizontalean erreparatzera paratzen garen bakoitzean
usaintzen
harrapatu ukitu dastatu sentitu gau bat
Orduak eman genitzake zeru pusken azpian
eman genitzake nitzake isiltasuna kontenplatzen
eta hodeietan untxiak irakurriz
brisak zelan birigarro balea katakume
bilakatzen dituen imajinatzen
igurikapenak elikatzen igaroko genitzake gauak larre batean botata
ahal izatera
Munduaren tempoa moteltzea posible zaigulako
baina izarrik gabeko gaua da tamalez gaurkoa
Erantzunak
kotxeen burrunbak isiltasuna.
Izarrak
egon
badaude
geuk ezkutatu ditugu, baina.
Bilatzea beti gustatu izan zaigu
aurkitzea baino gehiago.
Muxu bat irati!
Nork: .2010/05/15 08:34:13.826 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak