
Orain jabetu naiz zergatik ez zenituen
nire etxeko giltzak:
uste baino lehenago etorri ez,
eta goizean goiz alde egiteko.
Ohean lo nagoela sabaiari begira zaude,
edo barruko nazken itzalei:
behin eta berriro gogoratuta
ahaztuko zaizkizula iruditzen zaizu.
Galdetu nahiko nizuke
ea berriz ikusiko dugun elkar.
Berdin dio.
Berdin maite zaitzaket begiak itxita.
Eta ez dut tristeegi agertu nahi,
baina zure bila ateratzen naizen bakoitzean
sabaiari begira aurkitzen zaitut;
kopeta izerditan.
Demagun astean behin izaten dela hori
Erantzunak
kaixooo prexioxi!!
dena ongi? earki pasa nun beste egunen donostin,e! alare tita pasazitzaiten, denboa gutxi dena kontatzeko... jajja
ai, tximeletak bagina, orduan bai egingo genukeela hegan! jaja
ale zaindu zaitez! mxuuk
Nork: amaia.2008/05/31 22:14:31.581 GMT+2