Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/17 21:22:40.169 GMT+2

Gau hartan

GAU HARTAN


Gau hartan

soineko beltza jantzi eta

gauaren itzaletan zehar

jatetxe hartan

ikusi genuen argia.

 

Bi plater, edalontzi bana

begirada sakona eta

ardoa ezpainetan

erdibana ordaindu kontua

eta ziztu bizian joan ginen

azkenekoa izango zena hartzera.

 

Xiri-miri lehorra hasita

kafesne kikaren aurrean

biok bagenekien

nola amaitu gaua.

 

Nik gerra pinturak nituen

begipean.

Zuk gerra nahia

begiradan.

Itziar Viana

gau hartan

Nork: sormentxokoa.2008/10/17 21:22:40.169 GMT+2
Etiketak: gau hartan | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/10/16 21:02:54.878 GMT+2

Sorginaren Irribarrea

Sorginaren irribarrea

 

Emakumea baineran pixkanaka labaindu zen

irratiaren hotsak entzuten zituen bitartean.

Ileak ur epelean murgildu zituen

eta ur txorrota itxi zuen,

malko likatsu dardaratiak banan- banan

baineraren itsasoekin bat egiten entzuten zituen bitartean.

 

Bat-batean abesti hura entzun zuen berriro

eta labanak sartu zitzaizkion saihetsetatik gibeleraino.

Ura gorriz margotuz joan zen

bere aurpegia zuri geratzen zen heinean.

Azken sentimen beroa txorrotaren tanta

dardaratien modura erori baino lehen,

eskuarekin irratia uretara bultzatu zuen.

Hilda aurkitu zutenean irribarre bat zuen ahoan:

Sorginaren irribarrea.

 

-Garazi Aguirre Maqueda -



-Zer iruditu zaizue olerki hau?- galdetzen du irakasleak

-         Tristea- dio Enekok

-         Lorkaren zinismo kutsua erakusten du, tragediarekin lotuta, ez?- Maitek

-         Bai. Hori da. Ihintza, zuk zer ulertu duzu? Zer transmititzen dizu?

-         Emakume bat da. Argia eta sentsuala. Baina agian bere buruari min ematen dion horietakoa, esan nahi dut… agian hain da argia, eta hain da sentsuala ezen ezin dituela besteak maite, edo behitzat besteei erakutsi zenbat maite dituen.  Eta horregatik triste dago. Bere iraganeko gogortasunak bere bihotza odolusten du orain, eta ez da pozik bizitzeko gai. Benetan maite zuen pertsona bat galdu du bere harrokeriagatik. Eta bat-batean irratian hots hori entzun du…eta galdu zuen amodioarekin akordatu da berriro, eta inoiz baino biluziago, sentsualago eta argiago sentitu da. Inoiz baino errudunago, alegia. Horrexegatik bota du irratia uretara eta bere buruaz beste egin du, bere azken keinuan betidanik gordeta izan duen irribarre harroa azalean utzirik.

-         Hori dena ikusten al duzu olerki soil honetan?

-         Bai, eta are gehiago esatera ausartuko nintzateke

-         Esan

-         Hau ez da Garazi Aguirrek buruan zuen benetako sorginaren irribarrea

-         Ez?

-         Ez. Hau bat-batean atera zen, baino benetako irribarrea, ume batena zen.

-         Ume batena?

-         Zazpi urteko neskato batena, alegia. Bizitzari irrikaz, eta inozentziaz, baina aldi berean jolasteko gogoekin eta berekoikeriarekin begiratzen dion ume baten irribarrea. Hori da benetan emakume guztiok barruan izkiriaturik dugun irribarrea.

-         Nola egon zaitezke hain ziur?

-         Ba, gu, olerkiari liburuarekin lotzeko zentzu bat emateko baino  ez gaituelako sortu, andereño, horrexegatik.


Garazi Aguirre



sorginaren irribarrea

Nork: sormentxokoa.2008/10/16 21:02:54.878 GMT+2
Etiketak: irribarrea sortinaren | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/10/03 23:51:41.627 GMT+2

Ezer Esan Gabe

EZER ESAN GABE

ezer esan gabe
aldegin zenunen logelara
ni han bakarrik utzita
iluntasunak
noiz jango,
saminak
noiz dastatuko…

ezer esan gabe
aldegin zenunen logelara
milaka hitz
lotara eramanez
ziurrenik gertatuko zen
amodiozko gauari
etekinik atera gabe

ezer esan gabe
aldegin zenuen logelara

oraindik esna nago
noiz nire albora etorriko

(AUHEN)



PIC_0038

Nork: sormentxokoa.2008/10/03 23:51:41.627 GMT+2
Etiketak: ezeresangabe | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/09/03 13:01:30.603 GMT+2

Aurkezpena

sormen logo antiguo

Sormen Txokoa



Oinarriak

 

- Idatziak argitaratu

- Astero idatzi/irudi bat

 

- Magisteritzako espezialitate guztiak talde bakar moduan hartuko dugu eta IKOkoak beste talde bat izango dira. Era honetan aste bakoitzean talde baten idatziak aukeratuko dira. Bi taldeen arteko proiektu komuna izango da.

 

- Idatziek bi orrialdeko luzera izango dute gehienez eta edozein hizkuntzatan izan daitezke.

 

- Norbere irudi eta idatziak izan beharko dute, argitaratuak edo argitaratu gabeak izan daitezke.

 

- Edozein generokoak izan daitezke: poesia, narratiba, elkarrizketak e.a. Testua luzeegia bada txandaka argitaratuko da (dagokion astean).

 

- Jatorrizkoa izenarekin, izengoitiarekin edo anonimoki izenpetu daitezke sormen lanak.

 

- Blog hau ez da eztabaida politikorik sortzeko egin, beraz elkartrukatuko diren iritziek ez dute konnotazio politikorik izango. Gure sormenen inguruko iritziak jasotzea eta ematea da blog honen helburua.

 

- Testuei irudiak zein bideoak atxiki daitezke, eta irudi soila jarri nahi izanez gero testu txiki batekin izan beharko da.

 

- Aste bakar batean bi testu txiki jasotzen badira biak argitaratuko dira.

 

- Norbaitek lehiaketa baten berri eman nahi baldin badu bere erantzun edo komentarioan jarri dezake link baten bidez.

 

- Garazi (garaziaguirre@huhezi.edu) edo Itziarri (itziarviana@huhezi.edu) sormen lanak bidaltzerakoan gai moduan SORMEN TXOKOA jarri beharko duzue, bestelako lanekin ez nahasteko.

Nork: sormentxokoa.2008/09/03 13:01:30.603 GMT+2
Etiketak: aurkezpena | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)