
Che!! Se vende elados...
Hizkuntza ez bezala, badira bi gauza barru-barruraino iritsi direnak leku honetan. Bata, alkohola; bestea, erlijioa. Biek ongizate faltsua ematen diete, ilusio faltsuak. Bi gauzok elkarbatuezinak izan arren, hemengo herriak ongi barneratuak ditu. Kristoren odola, ez; kristoren aguardientea edaten dute hauek, kristoren ostiakoa harrapatu arte. Lurrean hilda geratu arte. Ikusi ditugu bai, goiz-eguardi partean lurrean lo zapatak eta denak galduta, gehiengo haundi bat gizonezkoak. Hemengo langabeziak alkoholarekin nahastuz sekulako hankamotz uzten du herrialdea. Baina lasai, hori gure jainko maitagarriaren nahia da eta. Gure jainko ON hori, gaiztoa izanez gero, inpernuko ateak erakutsiz mehatxatzen gaituen gure jainko hori, jainko ON hori. Europarrok asmatu genuen jainko hori, dirua egiteko makina hori. Herria menperatuta izateko asmatu genuen europarrok jainko ON hori. Bi aste hauetan dozenaka lokal evangelista ikusi ditut. Apaiz gabekoak ere bai, nahiko da eta gaur egun telebista bat eta gaizki entzuten diren bi bafle handi jartzea meza emateko. DVDa martxan jarri eta engainatzen jarraitu. Apaiz gutxi dagoela gaur egun? Lasai, nahi haina kopia aterako dituzte gure jainko ONaren hitza eta bide onari eusten jarraitzeko. Ateoen iraultza piztu nahiko nuke, inoiz jainkorik izan bada, baldin badago, hori eguzkia da. Izaki bizidun guztioi egunero egun onak ematen dizkigun eguzki argitsu eta bero hori. Gauza onak bakarrik opa dizkiguna. Gaur inoiz baino ateo eta antikristauagoa bihurtu naiz, asmatutako jainko ON ez, OFF betirako.

Txus, bat eta gehiegi...

Egurra batzen etxeko sukalderako (Santa Anita kafetalean)

Datorren urtean hartuko dugun kafea

Santa Maria sumendia lo (piramidea) eta Santiaguito eztulka.

Santa Maria gainean (3.772 m). Iñigo erdi zorabiatuta...
Hemengo gorabeherak gorabehera, izan dudan inpresioa oso ona izan da. Jende goxo eta alaia, egoera zaila izan arren. Adarjotzaile eta irrifartsuak erabat. "Aquí... nosotros... no sabemos si tendremos algo para comer mañana" entzutea oso gogorra da, eta nik, zuk, guk, ez dakigu zer den hori. Hala ere, hurrengo esaldian irrifar bat erakusten dute, dena ez delako txarra.

Olentzero!!! lanrroberraaa!!!! bizerroi moztuberkopaaaaa!!

Iñigo bere jertse faboritukin, Arik bukatu berri didana. Txakurra gure Luz da, etxeko printzesa txuria. (Gure Lur modukoa, baina zuri-zuria)

Erantzunak
Nork: Maite.2009/03/11 23:27:07.437 GMT+1
www.sasiartetik.blogspot.com
Nork: Maite.2009/03/11 23:27:24.593 GMT+1
www.sasiartetik.blogspot.com
Iñigooooortzz!!!!!
Txeke bara, elauek saltzen hasi al da????? ezik aarrik jo!!!
Enin bela pentsako hola bukako zunik, dedioooo!!!
Nork: .2009/03/19 23:57:08.008 GMT+1