2007/04/26
(Gernikako bonbardaketaren 70.urteurrena)
Arratsaldeko lau eta erdiak jota liburutegirantz nindoala, tren geltokiko pasabidea zeharkatzen nenbilela, emakume batekin egin nuen topo. Soinean zeraman gabardinak erakarri zuen nire arreta. Gorria zen, gorri-gorria eta xarolezko zapaten antzeko disdira zuen. “Horrelakorik sekula ez nuke nik jantziko” pentsatu nuen.
Begiak altxatu eta aurpegira so egin nionean, zerbait arraroa nabaritu
nion. Irribarrea. Egia da jendeak kalean zehar bakarrik doanean, ez duela
barrerik egiten. Ba emakume hark bai, eta hori asko gustatu zitzaidan. Emakume
hura albotik pasa bezain laster etorri zitzaidan niri ere irribarrea
ezpainetara. Nahiz eta liburutegira ikastera nindoan, irribarrea nuen
ezpainetan; segundu gutxiren buruan joan bazitzaidan ere.

Erantzunak
Nik gehixenetan irri eitxeotzate kalien begitxuteztienari! jejeje.
Ondo pase klasien! mosutxuek!
Nork: .2007/11/13 16:58:31.717 GMT+1
jajajjajjaja...ba bai bai. Esti zuk abrigoik gabere alaitasun hori transmititzen dezu!
asteburu ona izan
Nork: ane.2007/11/17 12:16:10.286 GMT+1
www.blogak.com/zoti
Nork: Itzea.2007/11/17 15:11:39.643 GMT+1
http://mugetatikharatago.blogspot.com