Makina bat gauza arraro ikusi eta entzun izan ditugu baina lerro hauetan kontatzen dizuedan hau normal normala, ez da.
Sekula pentsatu al duzue zuen herriari izena aldatzea? Ez dut uste. Badaude gauza batzuk betirako direla pentsatzen dugunak, betitik datozenak, aldaezinak eta askotan jatorria ere ezezaguna egiten zaizkigunak eta hortxe dute agian beraien magia ezta? Zergatik izena du Beasainek Beasain edo Ordiziak Ordizia? ( Ah ez, hauek aldatu zioten izena, Villafranca de Oria zen ala?).
Tontakeriak alde batera utzita gaur arratsaldean zur eta lur utzi nauen berri honi helduko diot. Kontua da, Valentziako Alfara D’Algimia herria mapetatik desagertu zela joan zen igandean. Hemendik aurrera, Alfara de
![]()
Alfara D’Algimia Algimia D’Alfara
Ematen duenez, ondoko herriak Algimia D'Alfara izena du eta antzekotasun honek, izugarrizko buruhausteak sortzen omen zituen. Kontua da, biztanleria bozketara deitu eta herriari izena aldatzea erabaki dutela. Hala ere, berri honekin zalantza edo beldur bakarra sortzen zait. Zer gertatuko litzateke ekimen hau modan jarriko balitz? Ba Guarromán (Jaén), Parderrubias (Ourense) edo La Polla(Asturias) bezalako izenak galduko genituzkela eta hori, hori ez, sekula ez mesedez!
PD: Hemen herri izen bitxi gehiago

Erantzunak
gauza bakarra zeok argi, herri hauetan kriston punki piloa zerekela, edo eon zituala behintzet!!!
ala con dios!!
pd: no nos engañan, villafranca es españa!
Nork: kareu.2009/04/02 20:57:15.829 GMT+2
Nork: indezent.2009/04/02 21:01:17.036 GMT+2
elorrio eta durango artean
Nork: borthuzai.2009/04/02 21:41:46.939 GMT+2
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Nork: indezent.2009/04/03 09:33:50.468 GMT+2
Nork: Imanol.2009/04/03 13:25:17.780 GMT+2
http://nirebazterra.blogspot.com
Nork: indezent.2009/04/04 13:27:36.785 GMT+2