Anari azkoitiarrak Olentzerori aurreratu eta diska berri bat oparitu digu Gabonen atari honetan. Bakarkako laugarren lana du Anarik Irla izan izeneko hau eta oraindik sinestu ezin badugu ere, ez dio zer inbidiaturik bere hirugarren lana izan zen Zebra ikaragarri harri.
Izugarria da Anariren ahotsa, hitzak, musika, intentsitatea, gordintasuna, indarra eta aldi berean, hau guztia biltzen duen ahultasuna, beldurra. Bere mundu goibel horretan murgiltzen gaitu entzuten dugun Irla izan diska honetako kantu bakotzarekin baina goibeltasunaren bihotzera iristean, irriparre bat ateratzen digu. Azkenean, denak duelako konponbidea eta horixe da Anarik bere kantuekin kontatzen diguna (edo batzuk ulertzen duguna). Gu geu garela aldi berean, arazoa eta konponbidea.
Sekula ez da hain iluna den zerbaitetik hainbeste argi atera. Besterik gabe, diska izugarria eta erabat gomendagarria, aurreko hirurak bezalaxe.


Erantzunak
Nork: oier u..2009/11/17 14:25:52.555 GMT+1
http://anpulubila.tximinia.net
Nork: indezent.2009/11/17 16:01:10.328 GMT+1