Animazio irakasle berria dugu. Komentatua genuen behin edo behin klasekide artean sekula ikutu gabe genuen arloa zela animazioa eta interesgarria izango litzatekela gaian jakitun den baten ekarpenak jasotzeko aukera izatea. Askotan, lanean ari garela ideiak etortzen zaizkigu burura (nahiko arraroak normalean) eta ezin izaten ditugu gorpuztu, ezin ditugu burutik pantailara igaro (kable hau asmatzen duten egunean zoriontsu izango naiz). Buruari bueltak ematen hasi, imaginazioaren konpuertak ireki eta blai-blai bukatzen dugu normalean, etorri zaizkigun ideiak marrazki itsura dutelako eta marrazkiak ezin direlako mugimenduan harrapatu.
Orain ordea, dena ezberdin izango da, animazio irakasle berria dugulako. Nahiko hotza da tipoa baina hitz egiten hasten den bakoitzen garbi geratzen da gaia kontrolatzen duena. Euskera maila ere ez da beste munduko ezer… beno, desastre bat da baina tipoa saiatzen da eta bere meritoa onartu beharrean gaude. Horretaz gain, batzuetan nahiko jarrera faxistak erakusten ditu baina beno, agian bere hoztasunaren ondorio izango da; oso hotza da tipoa bai, hotza eta arraroa.
Unibertsitateak gure eskaerei erantzutea erabaki du eta ez edozein modutan gainera. Ez zuten edonor nahi guri animazio klaseak emateko eta zeru eta lurrak nahastu dituzte tipo hau topatu arte. Hemen da eta bere lana ederki betetzen du, ez genuen gehiago espero animazio modernoaren aitaz (horrela aurkeztu ziguten) baina horrelako espektatibak betetzea zaila izaten da.
Hala ere, ez dakit unibertsitateak tipo hau egunero klasera ekartzeko egiten duen gastua gehiegi ez ote den izango. Egunero, bost kalefaktore jartzen dizkiote inguruan berotu dadin eta bi zaplazteko eta koñak trago pare baten ondoren klasera bidaltzen dute. Aurreko egunean klasetik ateratzean jarraitu egin nion (kazetari sena berriz ere) eta nire harridurarako kafetegi barruraino sartu eta haragia izaten duten neberan sartu zen. Hau tipo arraroa…
Gainera, oso irakasle jakituna bada ere, nahiko nazkatuta nauka (kokoteraino ez esatearren) bi sagu hostiaren arteko amodio historioarekin; seguro zoofilikoa dela edo.
Kontua da, ez dakidala non demontretik atera duten, baina tipo hau mapatxe erretzaile bat baino arraroagoa dela. Walt izena omen du; Walt Dysnei. Jendea zoratuta dago.

Erantzunak
Egia esan, tipoak ez du bere animaliekiko "zaletasuna" bi saguen istoriarekin aseta ikusten. Ahate bat, zakur batzuk, karramarroak, oreinak... Denak kolega Walten burmuinetik aterata...
Hau zoofilia ez bada...
Nork: txomin_hood.2007/02/01 12:14:16.707 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/01 12:29:18.212 GMT+1
hori hobeto ulertzeko hobe zenukete Walt jaunaren historia irakurtzea, animaliak asko gustatzen baizitzaizkion eta bere lehen lanak eta lan gehienak animeliei buruzkoak izan ziren.
Natura dokumentalen alorrean ere aintzindari izan zen, korronte batean batez ere: euren grabaketak egiteko animaliei edozein gauza egiten zieten, hau da lehoiari sekulako txutea sartu eta ondoren beregana inguratu, eurek bota dioten koneju bat nola jaten duen grabatzeko...bastante astakeri egin omen zituen...
Nork: bewater.2007/02/01 13:45:02.963 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/01 14:43:05.357 GMT+1
Amets polita izan duzu gauean Indezent, baina errealitate gordina zein den badakizu: unibertsitate puta honetan irakasle entxufatuek ematen dituzte soilik klaseak; karrerak desagertu eta berriak eskaintzen dituzte, hori bai, irakasleak beti dira berdinak. Guk dirua ordaindu besterik ez dugu egiten eta IKO eman ordez, beste edozer ikasten nabilela iruditzen zait. HUHEZIN irakasle polibalenteak ditugu, eta laster, JS eta konpainiak medikuntza eman behar ote dute.
PD: gu gara ordaintzen dugunak, beraz entzun gure eskaera: irakasle entxufatuak kalera eta ekarri IKO emateko irakasle egokiak; broma garesti aterako zaigu bestela.
Nork: ikasleengainatua.2007/02/01 14:48:46.755 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/01 14:53:14.178 GMT+1
Ni ez naiz izan artikulu horren egilea, gainera nire iritzia ondorengoa da: Indezents bezala, ados nago gauza batzuk aldatu egin behar direla, baina "ikasleengainatuak" dion moduan ez dira esaten gauzak.
Nork: Pol Emika.2007/02/01 15:10:08.164 GMT+1
Nork: ikasle bat.2007/02/01 15:11:09.154 GMT+1
Egun gogorra gaurkoa. Egun guztia kontu berdiñaz hzketan eta betikoa esaten ari gara. Ni behintzat nazkatu naiz. Garbi daukat ikasi beharrekoa irakasle pare batekin eta nire kabuz ikasi beharko dudala.
Eta oso ondo iruditzen zait pentsatzen duzuena esatea eta horretarako blog hau erabiltzea baina kexak ez dute ezertarako balio izenpetzen ez badira. Horregatik ez dira gure kexak inora iristen, beti berdinak kexatzen garelako; oso erraza pasilloetan kexatzea... Nik esan dut behion baino gehiagotan eta onezkero nazkatu naiz.
Nork: indezent.2007/02/01 16:57:37.370 GMT+1
Nork: ikaslea.2007/02/01 17:04:21.748 GMT+1
Inkonpetentziak amorrua sortzen dit, hortzak estutu eta bularrean presio bat nabaritzen dut. Ahotan dudan inkonpetentziak inpotentzia eragiten dit: nora jo, zer egin, nola amaitu adar-jotze publiko honekin. Gure etorkizuna da jokoan dagoena, gure esperantzak, gure txanponak, gurasoen ilusioak.Gure etorkizuna da beren erosotasunaren truke galtzen ari garena.
Gehien izorratzen nauena da egoera hau hobetu nahian dabiltzan ikasleak eta irakasleak direla, azkenean, marroi guztia jaten dutenak, besteen mesprezuak jasan behar dituztenak, erreta daudenak. Gu gara etxera iritsi eta gure egunerokotasunari zentzurik aurkitzen ez diogunak. Ez dut uste asko eskatzea denik egoera honi buelta ematea, behingoz, serio. Noiz arte?
Nork: txomin_hood.2007/02/01 17:11:30.354 GMT+1
Ba nik ez dut nahiko molestatzearekin! Ni ikastera etorri neok etxe santu horretara eta kexatzen baneok gauzak hobetzeko kexatzen neok eta ez kexatze hutsgatik. Nik ikasi egin nahi diat, hau dek ikasi nahi diatena eta nere bizia hau izatea nahi diat. Azken aukera kumuneko zulotik botatzen ari naizenaren ideia etortzen zait batzuetan burura eta ez dut utziko hori horrela izan dadin. Ez badidate erakutsi nahi, nik ikasiko diat.
Azkenean, urtero pasatzen den promozio horietako bat besterik ez gaituk unibertsitatearentzat baina gutako bakoitzak bizitza bakarra dauka. Merezi al dugu horrelakorik?
Nork: indezent.2007/02/01 17:11:42.068 GMT+1
Nork: txomin_hood.2007/02/01 17:13:37.580 GMT+1
Baina ez guk eta ezta beraiek ere; joaten garenean faltan botako gaituzte; tienpo al tienpo
Nork: indezent.2007/02/01 17:16:31.302 GMT+1
nire kontura ikasteko etxeko ordenagailuan geldituko nauk blogeatzen. ordaintzen duguna kontutan izanik, dirua oparitzen ari gara intelektuak modernillo batzuei. berez, unibertsitateak irakatsi beharko liguke, irakasleek, materialak, ikasgaiak... baina horrela ez denez irtenbide bakarra gure kontura aritzea dela argi dago. hala ere nire ustez, gure kontura ari garen bitarte horretan kexatu egin behar gara egoera aldatzeko. ez gure hoberako bakarrik, baizik eta ondorengoentzako ere bai.
hala ere badago gauza bat harritzen nauena: betikoak gara. betiko kuadrillatxotik aparte ez da inor kexatzen, ze ostia, hain ondo al dago dena zuen inguruan. edo soilik titulotxoa etxera eraman eta horman jartzeko etorri zarete... joder, ireki begiak
Nork: ikaslea.2007/02/01 17:17:02.012 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/01 17:21:38.696 GMT+1
Nire ustez hezkuntza sistema ez da hezkuntzan oinarritzen. Maisuek oztopoak jartzen dituzte (esaminak) eta ikasleak gainditu beharra ditu. Bidean zer ikasi duen? bost axola dio. Oztopoa gainditzea da kontua.
Eta oztopoa noski, irakaslearen "laguntzarekin" (berak materia liburua irakurria duelako eta zuk ez) eta norberaren borondatearekin egiten da (batez ere azken honekin, liburutegian orduak eta orduak sartzearekin...) Guzti horretatik, oztopoak gainditzetik, bi gauza geratzen dira: 1.- Tituloa eta 2.- Ikaslearen sakrifizio gaitasuna.
Eta azken batetan lan munduan (pixkatxo bat ezagutzen dut) bilatzen dutena hori da, empresek, bere burua sakrifikatzen dakiten jendea nahi dute. Badakitelako ikasle horrek ordu asko sartu ditula geldi-geldi liburu bati beida eta kontzentrazio gaitasuna duela, denbora ondo banatzeko gaitasuna, arrazoitzeko gaitasuna, teoria pilo bat arratsalde batetan "ikasteko" gaitasuna... Enpresek ez dute nahi integralak edo ez dakit zer ariketa konkretu ondo egiten dituen tipo bat, unibertsitatetik pasa den bat besterik gabe baizik (horrek beraientzako lehen aipatuak suposatzen dituelako)
Empresek hori nahi dute eta "hezkuntza sistemak" hori ematen dio.
HEZKUNTZA, HEZIKETA, IKASTEA... non dauden?
Inon ez.
Nork: borthuzai.2007/02/01 20:01:12.779 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
IKASTEA lanean dago. Hau kotxeko karneta ateratzea bezala da. Bertan aprobatzen ikasten duzu ez gidatzen. Gidatzen gidatuz ikasten da. Eta hezkuntza sistemaren amaieran, lanean ikasten da zerbait ikastekotan. baina minuskulaz noski, bertan ikasten dena gauza praktiko eta konkretuak direlako.
HEZKUNTZARIK INON EZ.
Nork: borthuzai.2007/02/01 20:04:10.847 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik