Denbora asko daramat blogean musika jarri gabe (beno, ez musika eta ez ezer) baina azken asteotan aurkikuntza izugarri bat egin dut. Egia esan, bere izena ezaguna nuen baina ez nion sekula arretarik eskaini.
Bere izena Nora Jones da eta zuek ere ezagutuko duzue seguraski, ahots izugarria eta aingeru aurpegia jazz gozo toke bitxi bat duen musika kantatzen; ni behintzat, maitemintzen ari naizelakoan nago.
Joan zen larunbatean, Gasteizko Jazzaldian izan genuen eta joateko plana banuen ere azkenean dena atzekoz aurrera irten zen (Ordiziko festak gaiztoak dira). Ez da kontzertu bat baina bere bideoklip batekin uzten zaituztet: Nora Jones eta Sunrise, gozatu.
Erantzunak
My blueberry nights filma ikusteko irrikitan nago!
Nork: borthuzai.2007/07/23 22:05:20.391 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Nork: Joxe Aranzabal.2007/07/24 00:07:36.578 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Ez nekien aktoresa ere ibiltzen zenik. Peliaren izena apuntatuta.
Eta ni ere ez naiz aspertzen, atzo bertan diskografoia osoa jeitsi nuen eta diska guztiak entzuten ari naiz (aupa Emule!). Hala ere, akats handia izan da kontzertuan ez ikustea...
Nork: indezent.2007/07/24 14:15:46.228 GMT+2
Nork: bootxo.2007/07/26 11:48:39.674 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Nork: indezent.2007/07/26 13:40:55.463 GMT+2