Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/05/22 19:51:42.569 GMT+2

Asteko kantua: "Calgary" (Bon Iver)

Gogoan dut Flume entzun nuen lehen aldia. Zerbait ikutu zidan barrenean lehen entzunalditik eta kantu eder horren atzean nor edo zer zegoen ikertzen hasi nintzen. “For Emma, Forever AgoBon Iver amerikarren lehen diska izan zen eta hiru urte geroago, nire diska kuttunetakoen artean egoten jarraitzen du.

Hitz egin dizuet behin baina gehiagotan Justin Vernonen proiektuaz (hemen eta hemen dibidez) eta egia esan, blog honetako artikulu asko eta asko diska zoragarri hori atzean nuela idatzi ditut. Horregatik, deseatzen nintzen diska berria esku artean izateko eta Azkenan, iritsi zaigu. Aurrerapen bat zintzilikatu dute sarean eta zalantzarik gabe esan dezaket, ez diotela inori kalerik egingo.

Klima hotz baina emotibo zoragarri hori sortzen jarraitzen dute, Bon Iver maitatuarazi ziguten melodiak marrazten jarraitzen dute baita ere baina aldi berean, erabat berria da Calgary azken diska hau.

Diskaren kopia digital batzuk ere filtratu dira sarean eta ez da oso zaila diska bere osotasunean eskuratzea. Hala ere, diska hau, aurrekoa bezalaxe, biniloan beharko dut. Hemen duzue Calgary honetako aurrerapena izan den eta diskaren izen berbera duen Calgary kantua.

Nork: indezent.2011/05/22 19:51:42.569 GMT+2
Etiketak: klipak musika asteko_kantua bon_iver | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

http://www.youtube.com/watch?v=zv5WfCvi4Wg

Nork: borthuzai.2011/05/22 20:44:32.780 GMT+2

Eskertzen dira bai ekarpena eta baita zure sintesi kapazitatea ere ;)

Nork: indezent.2011/05/22 20:49:07.682 GMT+2
http://www.blogak.com/theindezents/

Joder, sei hilabete post hau idatzi nuenetik eta diska hontara engantxatuta jarraitzen dut...

Nork: indezent.2011/11/15 20:29:54.687 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru