Asteak neramatzan Willis Drummonden azken diska den Istanteak honetako zerbait jarri nahian iganderoko atal honetan. Gaur azkenean, topatu dut zortzi instante hauetako bat sarean eta nire zorterako, azken lan honetako kantu kuttunenetako bat dut, Noiz da gero? hain zuzen ere.
Diska ederra dugu baionarren hirugarrena. Lehen entzunaldian ez zaitu harrapatzen aurreko biek eta gehienbat lehenak bezala baina entzunaldi batzuen ostean, oso zaila da burutik kentzea, aurreko biak bezalaxe, bigarrena gehienbat. (hiru aste daramatzat diska autoko erreproduktoretik atera gabe).
Betiko indarra, amorru eta inpotentziaz beteriko beteriko hitzak eta beti bezala, erloju suitzar baten zehaztasunez joak. Estutu hortzak musika hau ez da eta lasai zaudela entzuteko.

Erantzunak
Nork: telly.2011/04/11 09:31:03.435 GMT+2
testicularsoundexpress.wordpress.com
Nork: indezent.2011/04/11 09:43:02.626 GMT+2
http://www.blogak.com/theindezents/