…a tutti jorobi! Ba al da inor esaldi hau sekula entzun ez duena? “El cuatro por delante el siete por detrás, joroba con joroba, haber quien ganara”. Dagoeneko badakizue gehienok nortaz ari naizen.
Ez da sekula telebistan agertu, ezta antzoki batean ere, ez du libururik idatzi eta ezta egunkari batean artikulurik ere, ez da sekula famosa batekin oheratu (guk dakigula behintzat) eta ez du krimen izugarririk burutu (hau ere, guk dakigula…) baina tipo hau, Penintsula Iberiar osoko tiporik ezagunenetako bat da.
Haurrak ginela (orain baina gehiago esan nahi dut), eguna kamelluetan igarotzen genuen (…) herriko festak zirela eta Mataderora barrakak gerturatu bezain pronto. Festetan zehar koadrila guztiaren artean ahal bezain puntu gehien biltzen genituen eta azken egunean, denak batu eta modako saria eramaten genuen etxera (gomazko bola erraldoia, txakur pilotua, haize-konprimidozko pistola…).
Hau guztia bere tronuak ematen dion altueratik ikusten zuen gure krack ezagun-ezezagun honek. Han pasatzen zuen eguna bere mikrofonoarekin tontokeriak esan eta esan eta guk, bere coletillak gure egiten genituen zentzu eta amaierarik gabeko eztabaidetan zehar.
Gauza garbia da barrakeroak geografia osoan zehar ibiltzen direna bueltaka, goitik behera eta ezker eskubi, baina konturatu gabe nintzen Penintsula osoko aurrek ezagutuko dutela tipo hau. Penintsula osoko haurrek jakingo dituztela bere coletillak eta Penintsulako haur guztiek esango zutela behin edo behin “Avanti tutti…” hori.
Konturatu gabe nintzen orain arte baina atzo goizean, La Sextako sukaldariari entzun nion vinagreta “a tutti jorobi” bota behar dela eta pentsatu nuen; demontre! Tipo honek ere izango du etxean haize-konprimituzko pistola eta sekula erabiliko ez dituen gomazko bala mordoa…
Zein txikia den mundua eta zenbat kilometro egiten dituzten barrakeroek…
El cuatro campeon, de la competicion!

Argazkia: sarean.com
Erantzunak
Ti-totí-totí-totí-totí!!! Alla van por el desierto los beduinos majaretas... Y cabalgan por Alá y cabalgan por Alí !!! Tipo hori fenomeno bat da. Zenbat pertsona ez ote dira liluratuta geratu bere etengabeko txorakeria iturriarekin.
Nork: Lutz Long.2007/10/31 13:09:14.004 GMT+1
www.blogak.com/lutzlong
Nork: indezent.2007/10/31 13:53:48.572 GMT+1
arrazoia bai jauna!!! ta kabroia gure konture fortuna earra indakoa izangoek!!
ala con dios!!
Nork: kareu.2007/10/31 15:33:55.280 GMT+1
Nork: indezent.2007/10/31 15:50:27.520 GMT+1
nik zekiaten bakarra dek guk eosi ezin diaun kriston todoterreno hoitako bat zeukiala, asike zeoze eukiko zian kabroiak.
"solo falta el camellito numero seis, .... a juga'aaaar"
Nork: Torena.2007/11/01 19:35:35.707 GMT+1
Nork: indezent.2007/11/02 00:04:36.504 GMT+1
Nik beti esan det udaletxek tipo honi sarin bat eman beharko ziola festak horrenbeste animatzeagatik. Tabernatatik txosnata doan bidek bere xarma dauke, beai esker. Beai, eta bere laguntzailei esker: Alias, karakortada, jaja.
Garai baten kamellotan irabazitakoa naiz tostadora, sandwichera, radio-casseta, baloi erraldoia, .... Gaur egun, oso gutxi jokatzet. Baino urteroko dosie beharrezkoa det.
Kontauko dizuedan hurrengo anekdota honekin puntu asko irabazi zittun gure lagun bizardunek:
Beasaingo festatako azken egune zan. Igandea. Uain dala bi urte. Nik puntu bat neuken kamellotakoa. Eta sarie aukeratzeakon, ikurriña bat zeola ikusi nun. Eta galdetu nion:
- La ikurriña cuanto vale?
Eta beak erantzun, mikrofonoa hartuta:
- LA IKURRIÑA VALE MUCHO.... Pero a ti te la doy por un punto.
jajaja. El 9 campeón, tirí tirí tirí de la competición. Nik 9 zenbakie hartu ohi det normalen.
Nork: nerbiox.2007/11/02 22:56:23.228 GMT+1
Nork: indezent.2007/11/03 15:08:39.035 GMT+1
Ni nerbioxekin bat nator hemen, txikitan barrakak etortzeko zai izaten giñen, baiño nik ezin det izkutau oaindik e kamelluk hor ikustek itten diaten ilusioa. Txoznatatik bueltea itten deun bakoitzeko geldialdie itten deu irikita badare behintzet, ta oaindik e nahiko forman mantentze naiz, urtero 2-3 puntu minimo.
Nork: aerguin.2007/11/05 22:41:19.452 GMT+1
Nork: indezent.2007/11/06 11:13:55.785 GMT+1