Ezkerparetako alper puta horrek ez dio blogari egur gehiegi ematen baina ematen duenez ez du denbora alperrik galtzen. Ezkerra, Oliba Gorriak talde markiñarreko kitarrajolea dugu eta orain gutxi, Durangoko azokan, kaleratu zuten gaur egun kontzertuz kontzertu aurkezten ari diren diska berria: Bake faltsuari gerra. MusikHerria disketxe jaio-berriaren sinadurapean kaleratu dute lana denbora askoz disketxe berri honen proiektuan buru belarri lanean ibili ondoren
Jatorri ska-laria duen taldea da Oliba Gorriak. Argi eta garbi geratu zen influentzia hau “Ogi gogorrari agin zorrotza!” izan zen beraien debuteko diskan (metal eta guzti). Bigarren disko hau helduagoa dugu. Teknika aldetik asko hobetu dute eta baterijole aldaketak beste haize batzuk eman dizkio taldeari. Kitarrek presentzia gehiago dute bigarren lan honetan eta erritmo aldetik askoz ere aberatsagoa da.
Melodiei dagokienean txikitatik Etsaiaken bularretik edan dutela nabari da. Gure belaunaldiko gazteentzat bi talde izan ziren oinarrizkoak ematen duenez eta horretan ezberdintzen gara gipuzkoar eta bizkaitarrak; gipuzkoarrak Negu Gorriaken jarraitzaile ginen bitartean, bizkaitarrak Etsaiaken atzetik igarotzen zuten eguna (honetan ere gu irabazten).

Disko sendoa da lehenengo abestitik zortzigarrenera eta bertan, influentzia ezberdien arrastoa usaitzeko aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu. Tematikari dagokionean talde konprometitua dela esan dezakegu eta garbi geratzen da hau beraien letretan.
Diseinu aldetik aipatzekoa da taldeko baterijoleak edo berdina dena, bergdiseinuak-ek eginiko lana. Sobietar Batasuneko kartelen izpiritua da buruturiko lanaren funtsa eta egia esan, emaitza ezin-hobeak lortu ditu.
Diskako kolaborazioak ere ezin ditugu ahaztu ez bait dira beraien osaba kioskeroa edo lengusina politoxikomanoa izan. Diskari izena ematen dion “Bake faltsuari gerra” kantuan Corazon del Sapo eta Kuraia bezalako taldeetako abeslaria izan den Fernando Sapok jarri du ahotsa eta “Gorputza, odola eta bakea” kantuak Dirty Moin Dirties taldeko kitarjoleak izaera rockero izugarria duen punteoa eskaini digu.
Gaur egun diska aurkezten dabiltz Euskal Herri osoan zehar eta ostiral honetan Durangoko Plateruena antzokian izango du nahi duen orok lan berri honetaz gozatzeko aukera. Guri urruti antxean geratzen zaigu baina ez du axola, hurrengo ostiralean, otsailak 2, Tolosako Bonberenean joko baitute Anger talde Arrasatearrarekin. Nahi izanez gero, ez duzue aitzakiarik.

Erantzunak
Nork: Pol Emika.2007/01/24 11:07:50.035 GMT+1
Nork: txomin_hood.2007/01/24 13:13:34.669 GMT+1
Oliba Gorriak-en aldeko kritika The Indezents blogean! Ez da posible, ironiarik tarterik egin gabe. Asko ikasi bide dute, marketingaz gain.
Nork: prakaman.2007/01/24 15:29:37.768 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/24 16:21:52.392 GMT+1
Hi Prakaman ez dek bizia asko apreziatzen e? Oraindik aurrera kalean kontuz ibili eta noizbehinka atzera begiratu. Hantxe izango naizelako ni zure... jaja
PD: Errumaniar danak gobidatzen ditut kontzertu horretara joatera!
Nork: Pol Emika.2007/01/24 16:44:22.017 GMT+1
Nork: vladimir.2007/01/24 16:44:25.831 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/24 16:53:56.613 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/24 17:07:02.144 GMT+1
Zer dok hiretzat konprometitu Indezents? Jakin leike? Argituko deustak?
Nork: prakaman.2007/01/25 09:27:56.138 GMT+1
Ai Prakaman Prakaman... Hasteko, konprometituak beraiek pentsatzen dutenarekiko. Ez da txarra izaten, nahiago diat pentsatzen dikena in eta esaten diken tipo bat nahiz eta berarekin gauza askotan ados ez egon.
Eta atzoko erantzunaren inguruan, arrazoia duzu, gauza asko dute ikasteko baina nork ez? Lehen diskotik bigarrenera aldea handia da eta hori ere esan beharra dago eta mutiulak animatu. Ez dela nire gustoko musika estiloa, egia, baina bai beste askorena eta horregatik errespetua merezi dute.
Eta amaitzeko, este blog es mio y hago kon el lo k kiero ;). Nire lagun batek diska bat, expo bat edo Zirko del Soleko saltinbanky numero bat egiten badu jarri egingo dut. Gainera nik dakidala, ez naiz balorazioetan sartu, albiste bat eman dut.
Ondo segi Prakaman eta blogik edo baduk esketuko nikek erantzunetan jartzea, edukaziozkoa izaten duk norbaitekin hitz egitean erreferentzi minimo bat ematea.
Nork: indezent.2007/01/25 09:50:23.886 GMT+1
Morroskoren laguna nauk, ezaguna behintzat.
Nork: prakaman.2007/01/25 09:54:21.985 GMT+1
Animatzea eta animoak zapuztea bi gauza kontrako dira, erabat. Baina baduk tartekorik egitea ere, lagunak direlako kritika konstruktiboak egin leikek, ezta? Eskertuko lukete, gainera. Lagunzalekeriatan erortzea dok, lagunari laguna delako, ondo eta goxo egitea.
Nork: prakaman.2007/01/25 10:01:57.296 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/25 10:03:34.772 GMT+1
Mezuak solapatu zaizkiguk, kuriosoa biok kritika konstruktiboaz aritzea...
Bazekiat normalean iritzia ematen diatela baina kasu honetan, mezu hau albiste bat zuan. Bere helburua ezberdian huan, entzun dezala norberak diska eta eman dezala bere iritzia. Gustora entzungo dizkiat.
Eta lagunkeriena... lagunekin "face to face" hitz egin behar dek eta hori, egina zeok
Nork: indezent.2007/01/25 10:09:56.309 GMT+1
Olibagorriak, daukana da gazte andana atzetik, estilo batekoa (mendi janzkera) eta lelo batekoak (goragorakoak). Letrarik onenak kantatzen ez denean, aizu (Yakuzi, entzun al duk?). Baina, musikaz ari ginen, ala jarreraz ? Musikaz, ezta? Ez dut entzun azken cd-rik. Baina, espero bezalakoa bada, ez dok nire musika gustukoa.
Nork: prakaman.2007/01/25 15:35:04.736 GMT+1
Nork: Pol Emika.2007/01/25 16:30:47.446 GMT+1
Hay de todo en la viña del señor... danok izan gaittuk gazte, dagoeneko ahaztu zaik?
Nork: indezent.2007/01/25 16:31:43.084 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/25 16:33:42.958 GMT+1
Nork: Pol Emika.2007/01/25 16:39:03.960 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/25 16:43:00.982 GMT+1
barriketa ugari zuek, baina Yakuzi ezagutzen ez! guardia zibilak ez al dituk ba oliba berdeak?? Ja,ja.
Nork: prakaman.2007/01/25 16:50:04.936 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/25 16:51:00.574 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/25 17:01:15.378 GMT+1
Nork: ekhi.2007/01/25 17:01:28.373 GMT+1
Nork: Pol Emika.2007/01/25 17:06:13.131 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/25 17:14:55.746 GMT+1
Nork: endika.2007/01/25 20:20:06.162 GMT+1
asko ikasi bide dutela?noski, hori da politena.
hobetu dezaketela? noski, hobetu beharrean egon ohi da gizakia.
ez zaizula oliben musika gustatzen? guztiz errespetagarria.
yakuzi ezagutzen duzula? bale, nik ere.
lagunkerietan?? faltaría mas
marketina hobetu? ya lo desearían mutxos, yakuzi barne.
musika jarrerarik gabe ez da musika, lagun.
badirudi musika kalitate intelektual bat bilatzen zabiltzala, beste estilo guztiak aldendu, eta bide horretatik ez doana zapuztu nahi duzula. argi dago yakuzik eskeintzen duena ez dela oliba gorriena....eta alderantziz, bi taldeen artean desberdintasunak daudelako, yakuzik bere musikarekin zeozer lortu nahi izango du, eta oliba gorriak-ek, argi izan, ez dutela nahi berberak izango.
beste gauza bat, zer eta yakuzi? txo! hemen albokoak direla...ponmelo mas dificil, oxtia!
uno de oliba gorriak ke lleva los pantalones por debajo del culo, camisa y pintas de yanky que le gusta yakuzi que odia la ropa de monte si no es pa ir al monte y k por supuesto es mas intelektual, cosmopollita y modernillo tipo barcelones ke tu.
P.D: ez naiz iraindua sentitu, hori lortu nahi baldin baduzu, behintzat kritika sakonago bat egin, aurreiritziz beteta zaude
Gorroto ta etsipenen mugan,
askotan sentitzen naiz dudan,
mundu hontan tokirik dudan!!
Ba entzun Oliba Gorriak!!
Ta ametsak bihurtu egiak!!
Murgildu ideien gudan!!
Nork: berg.2007/01/26 03:43:16.111 GMT+1
www.bergdiseinuak.info
Nork: indezent.2007/01/26 11:33:07.507 GMT+1
ezkerra eta eneko askatu!!!! oliba gorrien bi partaide auek atxilotu ein dituzte pasadan egunean bilbon
Nork: naparra!!!!.2008/01/27 20:03:59.123 GMT+1
Eneko eta Ezkerra eta beste guztiak askatu
Urko,Borjita,Estebe,Zaloa, Ezkerra eta Eneko EUTSI GOGOR HERRIXEK EZTAU PARKATUKO
Nork: aurrera.2008/02/05 14:28:23.780 GMT+1