-Lotsagarria! Gaurko gazteak ipurtzuloraino jarrita ibiltzen dituk!
-Homosexualitatea hain zabalduta zagok hala?
-Gaua iritsi bezain pronto, mandibularekin apuntatzen hauten umez betetako zoologiko bat bihurtzen duk kalea.
-Taberna batzuetan bitrinak ere jarri ditiztek. Hori bai, ezin zaiek jaten eman, edaria besterik ez ditek nahi.
-Gizartearen heriotza ekarriko ditek droga madarikatu horiek. Drogetan besterik ez ditek pentsatzen.
-Beste batzuk futbolean besterik ez ditek pentsatzen.
-Drogek burua birrintzen die, etorkizunik gabe utzi!
-Eta beste batzuk famatuak izatean besterik ez…
-Gizartearen heriotza ekarriko ditek horrelako jarrerek.
-Agian… gizartearen heriotzak zekarzkik horrelako jarrerak… Drogak beti egon dituk hor. Nire amonak esaten zian neurrian ezer ez dekela txarra, agian ez zen horretaz arituko baina…
-Drogak dituk beraien bizitzen ardatza eta ardatz hori ez duk behar likena!
-Eta zein duk ba behar likena?
-Etzekiat ba… ee… nik, nik lan egiten diat!
-Ha, hori osasuntsugoa duk.

Erantzunak
si el trabajo es salud, VIVA LA TUBERCULOSIS!!!!
ala con dios!!!
Nork: kareu.2006/12/11 18:37:16.415 GMT+1
baño ez diat deklibe nagusia... bezelako teoria apokaliptikoetan sinisten. Ziur neok Platonen grezian gazteengatik gaizkiesaka ibiltze hituala, garaiko droga asko hartzen zizkiela... eo auskalo, eta 2000 urte beranduago hemen gaudek. Heroinaren sarrerak eta ruta del bacalaok re kalte handia in zien gazteengan, baina iraun dienak orain enpresari, abokatu, telebista aurkezle... izango dituk. Moda hoire pasa huan.
Gaztek drogekin duten erlazioa ekiditea ezinezkoa dek, gazte izatearekin bat zetorrek, eta soluzioa informatzea dek, eta gazteei bere emaitzak erakustea, drogak soluzioa ez diela erakustea, kontuz ibiltzeko esatea, aurretatik drogak gauza ilun (=erakargarri) bat bezela ez aurkeztea (hor daun gauza "berezi" bat bezela baizik)...
Gure guraso "txintxok" re mozkortu ta astakeri haundi asko ingo zizkien, eta farlopaik gabe. Seguro haien astakeri askok farlopero "trankil" batenak baño delito gehiago zizkiela...
etzekiat.
Tipo baten helburue famoso izateare ez dek normala. Hor, drogen kasuan bezelaxe, Hezkuntza falta dek. Bale, futbolare droga bat dek....... baño beste eskala baten.
Hezkuntza Orokorra. Hoixe esan nahi diat, eta ez gaur egun eskola-kartzeletan ematen dien mierda puta hoi, eta ezta gizarteko baloreek erakusten dutena ere.
Gizartea gaixo zeok, banno ez besteetan banno gaixoago.
(Noski, eta ni kriston osasuntsu neok, nola ez! ;-)
Nork: borthuzai.2006/12/11 19:33:17.083 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Ba ni ez neok hain positiboa. Nik uste diat gizarten gaixotasune areagotzen zijokela eta nahiz eta beste garaia batzutan e oso txarra izan beti etorri zian egoerai buelta eman zion zerbait eta normalean desoreka eta kaos garaiaekin harremanetan eoten zian hau. Gure garaie ere dekadentzin zeok eta testuakin esan nahi niana ez zian drogak dittukenik dekadentzian seinale (uste diat ulertu dekela) baizik eta desoreka jarrerak, hik esan bezala hezkuntzaren gabeziakin harremanetan zerikenak. Karentzi hauek hala ere, ez diraa eskoletan bakarrik ematen etxeetan baizik.
Esan nahi dudana da gure garai honek ere eztanda egin beharko duela noizbait eta ez dut uste gehiegi falta dekenik. Bazekiat pixkat apokalyptiko sonatzen dikena baina holaxe ikusten diat. Mundua okerrago jungo dek eta bizi maila duin bat zeukiaunak mundutaz aldenduko gaituk baina egunen batean ezingo diau ihesik egin. Ni behintzat egunero konturatzen naiz ihes egiten dudana eta hori seinale da ez nagoela uste dudana bezain osasuntsu
Nork: indezent.2006/12/11 19:50:10.935 GMT+1
Balioen gabezia da gizartearen dekadentziaren ardatza. Garai batean gizkaiak bazekien zer zen ona eta zer txarra, gero gauza txarrak egin arren.
Orain berriz, jendeak ez du ezberdintzen entre el bien y el mal, eta ideiak garbi ez izanez gero, se akabo...
Nork: bewater.2006/12/11 20:15:21.409 GMT+1
http:www.blogak.com/bewater
Joe aspaldi txoko honetara sartu barik...ikusten da bai martxan badabilela!
Ostia, ke tortura Irizarrekua!Puf! Bukaerarako barre besterik etxaku urten asper asper einda gauzen eta!jejejejeje!
Ale, bixer arte!
Non dago Bernart?! jejeje...
Nork: nerediamond.2006/12/11 21:53:14.629 GMT+1
Beste arazo bat, sozietate egoista batera eraman gaituztela; bakoitzak aukera dezala zer den berarentzako on edo txar, ingurukoak kontutan hartu gabe. Balioak indibidualizatu egin dira.
bizi eta utzi bizitzen
Nork: i eme.2006/12/11 23:15:35.273 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Nork: indezent.2006/12/12 09:10:08.310 GMT+1