-Txinatarrek mundua jan behar ditek!
-Nola jango ditek ba, arroza besterik ez ditek eta jaten. Mundua jan ezkero lehertu egingo lituzkek.
-Nik egunero somatzen diat ba lantegian. Orain hilabete bat edo, bi etorri zituan lanera Pekingo faktoriatik. Ez ditek bizirik, egun guztia lanean pasatzen ditek. Zigarro bat erretzeko ere ez ditek eta atsedenik hartzen!
- Bueno; agian jango ditek, asko dituk eta… bakoitzak zatitxo bat hartzen badik…
-Lan gehiago egiten ditek, gutxiago kobratzen ditek eta milioika dituk. Hori bai ejertzitoa! Begira zer gertatu zaion “Navalari” Korearrekin. Jango gaituzte.
- Korearrak…? Horiek ere arroza jaten ditek ezta?
-Arazoa garbia dek. Gu ederki bizi gaituk eta ez gerek prest bizi kalitatea jeisteko. Ez diau ordu gehiago lanik egin nahi, ez diau gutxiago kobratu nahi… Txinatarrak aldiz ez dituk ondo bizi, oraintxe hasi dituk ekonomikoki aireratzen eta gu bezela bizi ahal izateko edozein lan baldintza onartzen ditek!
-Arroza jateari utzi eta txuleta jan nahi ditek orduan… Ez dituk tontoak ez.
-Paradoxikoa dek baina ongi bizitzeak hondoratuko gaitu. Bizi baldintza onak dizkikenak horrela jarraitu nahi dik; gaizki bizi dekenak aldiz, ongi bizi dekenak bezala bizi nahi dik eta horretarako edozer gauza egiteko prest zegok.
- Hori ba, txuleta jan nahi ditek. Sagardotegiak ere eraiko ditiztek?
-Beraiek dituk enpresek gure aurka egiteko duten armarik onena; “Edo merkeago eta gehiago egiten duzue lan edo lana Txinara doa”. Mundua jango ditek.
-Arroz pixka bat utizko digute ezta?
Erantzunak
Nork: bewater.2007/01/05 17:49:14.608 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
Nork: indezent.2007/01/05 18:02:53.854 GMT+1
benga a currar que es gerundio!!!!
Nork: Las Bekams!!!.2007/01/08 10:36:24.721 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/08 10:45:13.152 GMT+1