- Aupa Peio! Ze habil, ataizkiek bi kaña.
- Bi? Batekin nahikoa izango duk ba Martin, nik nerea bazeukiat.
- Ez ez, bi atera. Bestea nire lagun Gikarentzat duk. Komunera joan dek, orain zetorrek.
- Ah! Hirekin lan itten diken Errumaniarra, baneukian gogoa ezagutzeko.
- Aupa Gika! Beida, hau nire lagun Peio duk
- Aupa Gika, pozten naiz…
- Oi Peio Peio!...
- Kar kar, ondo ikasita ekarri duk Martin kar kar
- Ez ez, honek horrela hitzegiten dik…
- Nola hola? Bueno bueno… Haber Gika, zemuz ikusten duk Euskal Herria?
- Mutilak, eskuak elkar gurutza! ekin ta bultza denok batera!...
- Joe, abertzale ta dana ata zaiguk Bukarestekoa hi!
- Eta? Zemuz moldatzen haiz Martinekin. Hau tunante hutsa dek kar kar kar
- Itziarren semea: hori duk mutila! nihor salatu baino nahiago du hila…
- Bueno bueno, hor pasatu haiz. Hau putakume hutsa dek eta… Hi Martin… honek esandako guztik nire aman CDk ekartzen zizkiek gogora.
- Bai ba. Honek Pantxoa eta Peion letrakin besteik ez dik hitzeitten. Bestela, euskera hitzik e etzekik kar kar kar
- Baino nola dek posible?
- Geroari esaiok olatuetan. Herri-izarrak ez direla itzaltzen…
- Jode, kamioein etorri omen zian Bukarestetik hona kabinako zulo baten ezkutauta ta emateikenez kamioneroa segurarrra zian eta han etorri zian, Pantxoa ta Peion Greates Hitsak jarrita, dale ke te pego kar kar kar
- Bueno bueno Martin! Bromatan aituko haiz?
- Baita zeare! Honea iritsi ta hola hitzeiten hasi zian. Ligau ta dana itten dik eta kabroiak!
- Azken dantza hau maitia zurekin nahi zinduzket eraman nerekin…
- Hau dek kabroia hi! Kar kar kar. Bueno Martin, ba hau gurekin zetorrek poteon e! Kriston fitxajea duk!
- Kar kar kar. Bai bai, hortako ekarri diat. Bueno Gika jungo gaituk beste bat hartzea?
- Trailara, trailara la-la-ra la-la-la-ra. Lepoan hartu ta segi aurrera! Lepoan hartu ta segi aurrera!
- Joe, hoi dek izpiritue bai jauna!

Erantzunak
Nork: Amuitz.2007/03/21 10:13:18.143 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Nire ama gehio izan dek Benito Lertxundi, Erramun Martikorena, Xabier Lete, Antxon Balberde, Mikel Laboa eta konpañiarena. Aitaren kasuan aldiz, Silvio Rodriguez, Pablo Milanes, Victor Jarra, pAco Ibañez eta lagunak. Ez dakit ondo ikasiak atera garen baina ni behintzat, errumaniarrak baino nahaste borraste handiagoa dudalakoan nago ;)
Nork: indezent.2007/03/21 10:18:44.268 GMT+1
Nork: bewater.2007/03/21 13:09:33.767 GMT+1
www.blogak.com/bewater
Nork: indezent.2007/03/21 13:37:09.094 GMT+1
Nork: Pol Emika.2007/03/21 15:02:34.533 GMT+1
Errumaniar honek azkar ikasi dik baña hemen bazeuzkiau "koreano" pilla bat CD aparaturik ez dikenik, CDa zer deken ez dakiena,...
Nork: i eme.2007/03/21 16:01:50.129 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
eta Pantxoa ta Peio, Peio ta Pantxoa... horren txarrak al dia ba? ta Benito? laboa? jesus. Musikarekiko irekiya izaten ikasi ber dala!!!
benga, ondo segi!
Nork: Itziar.2007/03/21 19:13:11.226 GMT+1
http://borborka.blogsome.com
elkarrizketa graziosoa da bai!!! zer da fakultaden bidalitako lanen bat ala?
Eskarrik asko Mikel nire floga bisitatzeagatik. Ez duzu fallatzen, beti adi. Hola behar da Miel. Ni, egia esanda, ez naiz askotan hemendikan pasatzen... modu batera esateko, urrutigo gelditzen zait. Hau da alperkeria.
Piñeiro al da irabazlea argazki lehiaketan? joer!!!! Nire flogan irakurri duzun bezala, txorik besterik ez ditut buruan. Ni naiz memelue.
Aio "hikheuk Produxions"!!!!!!
Nork: daniel.2007/03/21 22:42:34.214 GMT+1
Bueno Pol, hik hobe dek Gika bisitau beharren baserriko ADSLa konpontzen badek faltan botatzen haugu eta.
ieme, koreanoa badek bazekik CD bat zer deken, hori ziur. Hoik beste kasta batekok dittuk ;)
Irikia musikarekiko? utziko dizut Itziar Sepulturaren hasierako diskoetako bat ea ze "irekiya" zean...
Daniel, enpanau! txapelketa aurkeztu ta zeinek irabazi don ez jakin, hai k joderse... Herritarren saria Piñeirok eaman do bai. Ondo segi!
Nork: indezent.2007/03/22 09:17:42.536 GMT+1