Bihar gauean, izugarrizko kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaalean. Sarrerak duela ia bi hilabete erosi genituen eta eskerrak... Oraindik batenbat geratzen omen da, baina ez lekurik hoberenean.
Erabateko artista dugu "Burn to Shine", " Welcome to the Cruel World" edo bere azken diska den "Both Sides of the Gun" harribitxiak konposatu, idatzi eta "The Inozents Criminals" bandaren laguntzaz eskaini dizkigun californiar hau . Aldi berean estilo guztiak eta bat ere ez ikutzeko gai da baina bada beti lortzen duen gauza bat, sentimenduak ikutzea, eta ez da gutxi. Ez da agian egunik hoberena, niretzat behintzat, baina gozatuko dugu, zihur.
Erantzunak
Nork: bewater.2006/10/25 00:44:32.253 GMT+2
http:/bewatermyfriends.blogspot.com
Nork: indezent.2006/10/25 00:51:17.599 GMT+2