PEQUEÑA MISS SUNSHINE (LITTLE MISS SUNSHINE)
Zuzendaria: Jonathan Dayton eta Valerie Faris Aktoreak: Greg Kinnear (Richard), Toni Collette (Sheryl), Steve Carell (Frank), Paul Dano (Dwayne), Abigail Breslin (Olive), Alan Arkin (aitona) Herria: AEB Urtea: 2006

Gauzak ongi egin nahi ditugunean konplexutasunerako jarrera izan ohi dugu eta horrelako filmeak ikustean konturatzen gara, askotan sinpletasunean dagoela edertasuna. Ez da beste munduko gauza bat “Little Miss Sunshine” hau baina irriparrea ahoan zintzelatu uzten digun filme zoragarria dugu.
Haurrentzako edertasun zertamen baterako bidean doan familia Friky baten gorabeherak kontatzen zainkigu bertan; arrakasta lortzearekin itsututa dagoen aita, etxea ahal duen bezala eramaten duen ama, aitona kokainomanoa, bere gogoz hitzik ez egitea erabaki duen nerabea, bere buruaz beste egiten saiatu den osaba homosexuala eta edertasunaren erregina izan nahi duen zazpi urteko neska betaurrekodun potxola antxekoa.
Edozein zirkotan emakume bizardunaren atzetik irtengo litzateke familia honetako edozein kide baina furgoneta kaotiko horretan egiten duten bidaiari esker konturatuko gara frikiak beste batzuk direla eta mundua, norbera bere lekua bilatzen saiatu behar den etengabeko edertasun zertamen bat dela.
Elarrizketa on zein surrealistez borobildutako filmea dugu filme amerikar independiente hau. Aukera baduzue segi ikustera eta ea guk baina zorte gehiago duzuen eta aurrean guri tokatu zitzaigun “tontolpueblo kantamañanas ezdakitixilikegoten” horietako bat etzaizuen tokatzen
Urrengoan banan-banan sartuko dizkiat palomitak ipurtzulotik eta ojo, “extragrandea” erosiko diat.

Erantzunak
Nork: bewater.2006/11/13 13:46:56.858 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com
Nork: indezent.2006/11/13 15:12:47.202 GMT+1
Nork: txomin_hood.2006/11/13 18:53:35.222 GMT+1
Ados nago zurekin pretensioen kontuarekin. Filme on batek ez du zergatik izugarrizko pretensiorik izan behar.
Eta gauza bat, gaztetxartelarekin lau eurora jeisten zaizu sarreraren prezioa Txomin, ea hurrengoan oroitzen zaren
Nork: indezent.2006/11/14 09:44:41.533 GMT+1