Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/06 10:46:44.936 GMT+1

Bertsio Gaua Melmaken

Izugarria da Beasaingo Gaztetxean azken bi urtetan egin duten lana. Sartu zirenean gorotz izugarri bat zen pseudo-faktoria ustel bat besterik ez zen (ederki plasmatu zuen ideia hau Imanolek Gaztetxeko kamisetetan). Gaur egun ordea, bertan egotea gustoa ematen duen leku bat dugu.

  

Larunbatero izaten dira kontzertuak eta oraingo honetan, Gaztetxearen bigarren urteurrena dela eta, bertsio gaua tokatzen zen. Herriko hainbat taldek, horietako pare bat espreski sortuak, makina bat talderen abestiak eskaini zizikiguten. Ni egia esan, lehen bi taldeak ikusi eta herrira jetsi nintzen eta esan didatenez hoberena galdu nuen, “p’bariar”. Lehen taldean gure Igor Hendrix maiteak jotzen zuen "hor" taldea zirenekin Los Sin Nombre izenpean eta hura ikustera joan ginen gehienbat. Lehen kontzertu horretan Incubus, Smashing Pumpkings, Jet edo Soundgarden bezelako taldeen abestiak entzuteko aukera izan genuen eta nahiz eta ahotsa ez zen gehiegi entzuten ederki pasa genuen. Une horretan, ordurate irentsitako zerbeza guztia eta azkenean bere eragina izan zuen effelgaran edo efferalgan (nire etxeana spirinak bakarrik daude) baten laguntzaz metamorfosia egiten hasi eta tabernetako “el doradoren” bila irten ginen urre sukar garaiko tutante batzuk izango bagina moduan.

                                      

Kontzertuek ederki jarraitu zuten eta amaieran eromen eta desenfrenoa izan ziren nagusi “Melmaken”. Inor gutxi geratu omen zen eszenatokira igo gabe (egun hontan kolaborazio legendarioak izan ohi dira) eta festak goizeko orudu txikietararte iraun zuen. Hurrengoan han izango gara berriz ere, eta amaierararte geratuko naiz, hitz ematen dut. Hala ere, zorionak eman behar zaizkio Besaingo Gaztetxeari, jarraitu dezatela horrelako  ekitaldi eta festak antolatzen, gure herriak behar ditu eta.

Nork: indezent.2006/11/06 10:46:44.936 GMT+1
Etiketak: beasaingo_gaztetxea musika klipak kritikak melmak | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Joder Incubus!!! Oin dala zenbat entzun barik...!!! Como está el mozo...puf!jajaja!

Zorionak ba Beasaingo Gaztetxiai! Egixa esan gaztetxe elegantia daukotzue eh! Beheko su ta guzti!

Ale, gero arte ba!

Nork: nerediamond.2006/11/06 12:19:17.153 GMT+1

Bai Nerea, oso musika ona. Zu etorri zinenetik oso aldauta dau Gaztetxea. Oain kontzertuk goran izaten die ta fatxadan kriston grafiti guapoa in due. Posten sartu det argazkie

 

Nork: indezent.2006/11/06 12:44:50.357 GMT+1

Gaztetxe gutxiago eta zaharretxe gehiago, ta gazteak, gainera, zaharrak zaintzea.

Broma da, z'o''r)i/o&n!a''k gaztetxeari. Por zierto argazki kamara ederra duzu eta Beasaingo grafiti guztiei argazki ederrak ateraz gero post elegantea in dezakezu.

Nork: bewater.2006/11/06 14:04:19.016 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com

Ez da idea txarra, komisio bat eman beharko diat in ezkeo.

Nork: indezent.2006/11/06 14:10:40.249 GMT+1

ba bai desfasea kristona izan zan(galdetu nere eztarriri bestela), kriston giroa ta datorren urten bakizue zuek e abestea igo, gaztetxea danana dan bezela bertako eszenarioare badata!!!

Nork: xiker.2006/11/06 17:02:52.149 GMT+1

Ni aurreko urten igo nituan eta gehinez bi urten behin besteik ez abestea erabaki det. Izan dadila gizateriaren onuran eta gremio otorrinolaringologoaren kaltean.

Nork: indezent.2006/11/06 17:20:44.270 GMT+1

Bixitau beharko deu ba Gaztetxea. Por zierto, erabaki ona, indezent. Kon 10 birras y tu violencia corporal, kantando, tienes ke ser una mezkla de epileptiko jabato y kantante de death meta. Ke miedo! 

Nork: txomin_hood.2006/11/06 17:57:33.708 GMT+1

Zenbat oroitzapen...

Nork: indezent.2006/11/06 18:06:31.004 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.