"Nola erosi edo saldu daiteke zerua? Eta lurraren beroa? Ez dugu ideia hau ulertzen. Nola salduko dizuegu lurra ez bagara haizearen freskotasunaren edo uraren distiraren jabe? Lur honetako zati bakoitza sakratua da nire herriarentzat; pinu sastraka distiratsu bakoitza, hondartzetako are ale bakoitza, basoetako ihintz tanto bakoitza eta baita muino edo intsektu bakoitzaren zarata ere sakratua da nire herriarentzat eta bere oroimenarentzat. Zuhaitzen zainetatik dabilen izerdiak “azal-gorrien” oroimena darama bere baitan.
Gizon zuriaren hildakoek bere aberria ahazten dute izarretako ibiladia habiatu bezain pronto. Gure hildakoek ordea, inoiz ezingo dute lur bihozbera hau sekula ahaztu, lur hau “azal-gorri” guztien ama baita. Lurraren zati gara eta lurra, gure zati da aldi berean. […] Bizia amaitzen da, biziraupena hasten da."
“Noah Sealth, Seattleko Indioen buruak George Washinton Presidenteari idatzitako gutunaren zati bat”


Erantzunak
Hori duk arrazoia...earra gutuna eta earra esanahia...hauek ere latz sufritu ziaten Yankien konkista sukarra...
Nork: bewater.2006/11/07 12:34:49.502 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com
izan hadi ur!
Bruce eta azal gorrien ideiak berdintsuak direla dirudi. Azal txuriok noizbait ulertuko ote ditugu ideia hoiek?
Nork: ::.:.2006/11/07 12:40:01.577 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Nork: indezent.2006/11/07 12:44:44.425 GMT+1
Nork: txomin_hood.2006/11/07 13:40:17.484 GMT+1
Nork: indezent.2006/11/07 16:47:47.121 GMT+1
Nork: nerediamond.2006/11/08 13:14:47.372 GMT+1