Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/28 12:10:20.439 GMT+1

Diskotekako altxorrak: Comando A (2008-02-27)

Bada hilabete bat edo Keler Nation irratsaioan asteazkenero Diskotekako altxorrak tartea burutzen duguna Kalipso Dj handiaren laguntzarekin. Bertan, Kalipsok Segura Irratiko diskotekan aurkitzen dituen disko sinestezinenak (ez zait beste hitzik bururatzen) entzun eta komentatzen ditugu. Arnasteko arazoak izan arte barre egiten dugu baina izugarrizko pena batekin geratzen ari gara; irratian ezin dira diska hauen azalak erakutsi eta egia esan, merezi du hauek ikustea (honetarako ere ez zait beste hitzik bururatu).

Horregatik ostegunero aurreko egunean entzundako diska guztien artean azalik ikaragarriena (…) aukeratu eta blogean erakutsiko dizuet zuek ere dokumentu historiko hauez gozatu ahal izateko.  Hortxe doa lehena: Comando A

Nork: indezent.2008/02/28 12:10:20.439 GMT+1
Etiketak: bitxikeriak comando_a diskotekako_altxorrak musika keler_nation | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

'murdock el loco' :-) peazo titulo!  :-)
sekzio honek promete.. jajaja

Nork: borthuzai.2008/02/28 22:39:38.944 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai

Ba ez dek kantun letra entzun... inkreible! 80ko hamarkadak min asko in dik jajaja

Nork: indezent.2008/02/29 11:51:26.106 GMT+1

Errenferentziak:

...05) Escoria ugari dago musikaren munduan baina izaera hori izenean bertan onartzen dutenak ez dira hainbeste. Escoria Oriental da atzokoan Diskotekako Altxorrak tartean aurkitu genuen azalik ikaragarriena. ...

Erreferentzia: Diskotekako Altxorrak: Escoria Oriental (2008/03/05) - The Indezents 2008/03/06 11:53:35.141 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.