Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/21 09:37:44.247 GMT+1

Egia osoa Goenkaleren inguruan (Gure biziak arriskuan jarri dituen ikerketa) III

...

Behin informazio hori guztia esku artean izanda, beldurrezko plazer bat sentitu genuen Txomin Hood eta biok. Ikaragarriak ziren lortutako datuak eta ondorioz, Txomin suedian bezainbeste exzitatu ginen baina aldi berean, esku artean, segundu batzuk barru lehertuko zitzaigun dimentsio biblikoetako bonba bat genuela iruditzen zitzaigun. Hala ere, grina eta beldur guztien gainetik, galdera bat zebilen bueltaka gure buruetan neuronak pixka bat gehixeago zorabiatuz. Berdina egin ote dute hemen? Berdina egin ote dute Euskal Herrian?

Jakin beharrean ginen! Ordurarte eginiko lan guztia ezin zen ahanzturaren zuloan erori! Ezin zen erabilgarritasunik gabe geratu. Errespontsabilitate bat genuen. Euskal Herria propaganda subliminalaren bidez manipulatzen ari ote ziren jakin beharrean ginen.

Argi eta garbi genuen zer zen egin beharrekoa. Aste oso batean zehar Goenkaleko atal guztiak grabatu genituen, VHS zintak hartu, digitalizatu eta Unibertsitateko editaje gela batetan sartu ginen Indiana Jones Jainkoaren Kalizaren bila kobazuloan sartu zen bezalaxe. Jezarlekuetan eseri, bideoak inportatu eta hauek fotogramaz fotograma arakatzen hasi ginen. Behin eta berriz begiratu genuen, baina han ez zegoen ezer.

Atsekabeak jota eta amore ematearren ginen. Nola zen posible fotograma eta fotograma artean ezer ez egotea! Behin eta berriz ematen genion teklari hurrengo fotogramara joateko baina han ez zegoen ezer (Koldo, Maria Luisa eta konpainia ezer moduan ulertuta noski). Ez zen posible! Joan zen astean ezagututako historio guzti harrek zerbaitetarako balio izan behar zuen! Ezin zen hutsala izan! Zentzu gehiegi zuen! Ez zen posible!

Une hartan, “Aldatzera” joatekotan ginen kafesne bat hartzera eta zutitzean, Txominek sagua bota zuen paretaren aurka inpotentziaren inpotentziaz. “Zer da hori!” Athletikeko eskudoa agertu zen editaje gelako Samsung pantaila puxka hartan! Deabruaren abiadurak hartuta eserlekuetan eseri ginen berriz ere. Zer demontre egin zuen sagua botatzean? Proiektuko denbora linearen detailea handitu zuela konturatu ginen eta modu horretan fotogramak handiagoak ematen dute. Lehen, teklari ematean fotogramaren hasieratik hurrengo fotogramaren hasierara igarotzen zen baina horrela, ez genuen fotogramaren amaiera ikusten! Vassyli Mynskiren garaian  Sergei Einsensteinek montaje trikimailuak izugarri handiak izango ziren baina editaje digitalaren aroan Fragari zimurrak kentzea ere posible da. Fotogramen “legoa” handituz fotograma amaierak ikusten hasi ginen eta hor aurkitu genuen Goenkaleren benetako sekretua. Horrelaxe aukitu genuen milaka ikusle hamahiru urteetan zehar telebistari itsatsita mantentzeraen arrazoia.

Arantzazuko amabirgina, Jose Antonio Agirreren argazkia, Bergarako besarkadaren margoa, Zumalakarregi, Gernikako arbola, Picassoren Gernika, Gabarra Nerbioitik behera, Ekaingo kobazuloa, Urkiolako Santuarioa, Sabino Arana, Resurrekzion Maria Azkue, Txirrita, Lazkao Txiki, Kortabarria, Txuletak, ehundaka sagardo botila, Arabako ardoa, mutrikuko berdela, Euskolabelaren ikurra, Xabier Arzallus Tio Samen moduan “Behar zaitugu” inskripzioa azpian duela eta beste mila irudi. Gizakiaren begia ez da gai irudi hauek ikusteko baina gure burmuina askoz ere azkarragoa da (nahi duenerako).

Hamairu urteetan zehar subliminalki manipulatuak egon garela konturatu ginen baina oraindik gauza bat falta zitzaigun. Ugrumov eta Mynskiren bertsioan, elkarrizketek Iraultza Boltxebikeko kantuen fonetika eta fonologia berdina zuten eta Goenkale eredu berdinaren arabera garatu bazuten, honek ere izan behar zuen halako zerbait. Behin eta berriz entzun genuen; azkarrago, geldoago… baina ez zegoen modurik, ez genuen ezer aurkitu.

Halako batean, Led Zeppelinen diska batetaz oroitu nintzen. Beti esan izan da disko hura alderantziz entzun ezkero deabruaren hitzak entzuten zirena. Pentsatu eta egin baina egun hartan, ez genuen deabruaren hitzik entzun nahiz eta gure belarrietara iritsi zirenak beste garai batekoak izan. Audioa inbertitu genuen eta ahoa bete hortz geratu ginen entzundakoarekin. Minutu luze batean zehar, gure bihotzek ez zuten odolik bonbeatu. Gonkale alderantziz entzun ezkero, Euskal Herriko Foruak entzuten dira.

Jarraituko du...

Nork: indezent.2006/12/21 09:37:44.247 GMT+1
Etiketak: testuak goenkale ikerketa_kazetaritza | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Dirudienez, Euskal Herriko etxe askotan gauero Goenkale ikusten da, eta arrakasta dauka oraindik. Gainera, oraindik ere, hizpide izateko indarra dauka; noiz bukatuko den galdetzen duten web orria, Goenkaleren inguruan egia osoa aurkitu nahi duen bloga...

Egia esan, harrigarria da, oraindik ere etb1-etik audientzi gehiena duen programa izatea. Baina, beno, ni Goenkale ikusle amorratua naizen honek, zer esango dizue ba. Enaizela bakarra, eta hortxe egoten garela noiz iritsi astelehena eta asteartea Arralde-n zer gertatuko den jakiteko.

Agian zuen ikerlanerako ongi etorriko da nire aitorpen hau. jajaja

Nork: Itziar.2006/12/21 10:56:55.458 GMT+1
http://borborka.blogsome.com

Zu ere lobotomizatu zaituzte... lastima da baina lasai, hau jakinarazten dugunean zure amesgaiztotik esnatuko zara. Animo

Nork: indezent.2006/12/21 11:09:21.632 GMT+1

etb1'ean audientzia gehien edukitzea ere, ez da oso konplikatua... programazio aldetik ez dauka konpetentzi handirik.
Hoi bai... nigatik ez dira izango audientzian lider Goenkalekoak.

Nork: i eme.2006/12/21 12:24:36.025 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

mmm... ez dakit ba e... Stephan Aldamizek  gaueko ordu txikietan aurkezten duena ere programa handia da e ;)

Aurrekoan klasekoak Miramonen izan ziren eta saio honen platoa eskoben armairu moduko zerbait omen da. Honek behintzat ez du inor lobotomizatzen, hau bera dago lobotomizatuta.

Nork: indezent.2006/12/21 12:32:19.700 GMT+1

Joder Mikel...nik konprobatu dut eta egia da...Goenkale ikustean bigiak guztiz okertu ezkero, ezkerrekoa eskuinera begira eta eskuineko ezkerrera fotogramen amaierak ikus ahal dira....Begoñako Ama ikusi dut!!!!!!!, joder ke fuerte!!!!...eta hurrena Clemente sadomaso erroparekin!!!!...hau la Naranja Mecanikako Alexi egin ziotena baino okerragoa da...

Nork: bewater.2006/12/21 13:21:15.651 GMT+1
http://blogak.com/bewater

Bai, bai! The Simpsons-en atal batetan ere ikusia dut aipatzen duzuen hitz eta abesti-hitzen erabilera zital hori. Bart eta bere lagunek musika boskote bat osatzen dutenekoan. Eta trikimailu horren sortzaile zen militarrak zera zioen, beraien mezua ez zutela era subliminal batetan soilik zabaltzen!! Hiru modutara baizik: Subliminal, liminal eta superliminal eretara!!

Adi ibili beraz!

Nork: borthuzai.2006/12/21 15:13:24.772 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.