Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/27 20:28:44.773 GMT+1

El cuento chino de Badiola y DV (zein da txinoagoa?)

Errealeko presidente izateko hauteskundeen eguna gertuago dago unetik unera eta klima bera ere berotzen doa nahiz eta oraindik abenduan gauden.

Hemen dituzue DVn argitaratutako El Cuento Chino de Badiola editoriala eta hurrengo egunean Noticias de Gipuzkoan argitaratutako Badiolaren erantzuna.

     

Eskerrikasko Nerbioxi loturengatik.

Nork: indezent.2007/12/27 20:28:44.773 GMT+1
Etiketak: kirola erreala futbola | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Orain arte itxaron behar izan badok DV gehiago ez erostea erabagitzeko... MALO! Datorren urtean barriro be primeran baia himnoa aldatuta, e: TxuLi uLdin, TxuLi uLdin maitia...

Nork: jonas.2007/12/28 00:33:18.049 GMT+1

Zigic, txinatarren dirua eta horiek denak oso ondo daude, baina nik Badiolaren alde egiten badut, hain justu DVrekin pasatako honengatik izango da.

Bazen garaia horien handiuste monopoliozale horiei aurre egiteko.

Nork: Lutz Long.2007/12/28 07:41:47.514 GMT+1
www.blogak.com/lutzlong

Eta hona hemen istoriaren beste kapitulu bat

Nork: Lutz Long.2007/12/28 08:00:22.947 GMT+1

Ez nian honen beharrik horrelako erabaki bat hartzeko... ;)

Eta DVren inguruan, utz dezatela bakean Errela! Ez naiz Badiolaz gehiegi fidatzen baina bai Zigicetaz eta asko gutxiago DVkoetaz beraz, niregatik aurrera.

Hala ere, ez diat oso normaltzat hartzen 17 urteko bi ume ekartzea. Minutuk behar dizkien gaztek bazeuzkiau hemen. Behar diauna Zigic eta bere moduko beste pare bat dittuk. Ea ze izaten deken azkenen...

Nork: indezent.2007/12/28 12:40:18.965 GMT+1

DV, Kutxa, diputazio, ... hau dek KAKAgurea. Badiolarena ez zekiat zer izango deken baña zeukiauna GEHIAGO EZ diat nahi!

DVek ez bazeuzkian eskela eta herriko kronikarik, ez geniake irakurriko.

urte berri on denoi... merezi dezuenoi.
eta KAKA besteentzako.

Nork: i eme.2007/12/31 16:30:40.149 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

Amen!

Urte berri on hirire!

Nork: indezent.2007/12/31 17:16:46.300 GMT+1

Lotsagarrie izan da, bai Diario Vascon jarrera.

Esquelak eta herriko kronikak jada ez die aitzakik DV erosteko. Internet bidez e ikusi daizkezue egunero egunkarie erosi gabe.

http://canales.diariovasco.com/esquelas/diario/portada.htm
http://www.diariovasco.com/local/

Nork: nerbiox.2008/01/03 20:54:16.546 GMT+1

Bai, hoire egie da baino ez det uste eskelak interesatzen zaizkien gehienak interneten sartzen dienik... por komentarlo...

Nork: indezent.2008/01/04 12:36:10.220 GMT+1

Portzierto, Badiola presidente da dagoeneko.

Nork: indezent.2008/01/04 12:38:42.205 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.