Atzo Oskar sarien inguruan aritu ginen eta Borja Kobeaga Donostiarraren “Eramos pocos” laburmetraia gainetik besterik ez nuen aipatu. Egia esan, ikusi gabe nuen eta arratsaldean youtuben sartu nintzen laburmetraia hau ikusteko intentzioarekin. Laburmetraia saridunaren atzetik ere ibili nintzen baina trailerra besterik ez nuen topatu. Beste alde batetik ordea, beste batzuen artean “El milagro de P. Tinto” eta “La gran aventura de Mortadelo y Filemon” filmeen zuzendaria den Javier Fesser espainiarrak ere oskar sarietara sailkatzea lortu duen laburmetraia aurki dut; “Binta y la gran idea”
Biak ikusi ondoren irriparre bat ahoan nuela geratu nintzen eta nahiz eta elkarren artean oso ezberdinak izan, biekin geratu naiz gustora. Hauek ere, pretensio handiegirik gabe ikusleok entretenitzeko prest. Gozatu.

Erantzunak
Nork: bewater.2007/02/27 16:14:14.861 GMT+1
Askotan hobe izaten dek sinple baino ondo ittea. Nei e ikaragarri gustatu zait.
Eta Kodak Theatren... hirekin limosna eskatzen ez badek jai zeukiau Manolete
Nork: indezent.2007/02/27 16:43:13.982 GMT+1