Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/13 09:42:01.651 GMT+1

Euskeraz ezin da gasolinarik bota

Egia esan, nire azken resaka igande honek askorako eman zuen. Nire lagun ile-hori apartsuekin interaktuatzen egon ondoren, iganderoko rutina bidaia burutzea egokitu zitzaidan. Etxean zeozer jan, kotxea hartu (ez nuen nik gidatzen lasai, indezente pero honrau) eta Mondrau aldera abiatu ginen.

Kontua da, kotxeak gasolina gutxi zuena eta Beasain eta Ormaiztegi artean dagoen gasolindegian geratu beharra izan genuela tanga erregaiez betetzeko. Txoferra kanpora irten zen eta nik (betiko moduan) CD xorroan gustoko zerbaiten bila hasi nintzen kanpoan zegoen bitartean kanbiazoa emateko (beti konturatzen da baina ekintza burutuen teoria horrela doa).

Halako batean, depositua betetzen hasi zen eta esku artean Smashing Pumpkinsen Mellon Collie and the Infinite Sadness diskako lehen CDa esku artean nuela emakume bat ohiuka hasi zen:

ATENCIÓN! ESTÁ LLENANDO USTED DIESEL-E PLUS” Mekaguen! Hoi dek sustoa. Ni eta nire resaka auto barruan musika CD on baten bila eta ultratunbako ahots hura belarrira builaka. “Adi egon, betetsen ari sara…” Jode, honen bolumena lasaiagoa dek ba… “DIESEL-E PLUS!” Jode! Berriz ere Rotenmeyer birtuala belarrira ohiuka, CDa lurrera erori zait hostia! “MUCHAS GRACIAS Y QUE TENGA USTED BUEN VIAJE!” Bai, zugandik urruti bidai zoriontsuagoa izango da ziur… “Eskerrikasko eta bida on bat”, eta amaiera zoriontsu bat eta bi txokolatina eta sonotone bat eta hondartzarako pala eta kubo bat… eta bidai on bat zer?! Euskeraz ez al dugu bidai on bat IZATEA (orain nik egiten dizut buila, izorrai!) merezi?

Erderazkoa builaka eta zuzen, kriston bolumenean irratian hitz egiten duen ahots lirain horietako batekin adornatuta gainera. Euskerazkoa berriz belarrira hizketan, sekretutan arituko balitz bezala, bere hizkuntza inork entzun nahi ez balu moduan eta izugarrizko euskaltegi azentuarekin gainera. Erderaz hitz egiteko ez dute ba Amezketako Txoteena baserriko alaba zaharrena hartu?

Beti izan dugu euskaldunok builaka hitz egitearen fama (Ataundarren kasuan, egia da, sentitzen dut) baina errealitatean, eguneroko bizitzan, erdera da uneoro ohiuka aritzen zaiguna eta aldiz, gure hizkuntza da belarrira eta tentu handiz entzun beharrean izaten garena. Hala ere ez dezala pentsa altuago hitzegiteagatik gure maramarra estalduko duenik. Gainera… gauza politenak belarrira esaten dira normalean eta baita gaiztoenak ere, BUILOSA!!

Txoferra sartu aurretik, diska honetako seigarren abestia jarri eta bagoatz Mondrau aldera. Ea gustatzen zaion.

Nork: indezent.2007/03/13 09:42:01.651 GMT+1
Etiketak: klipak iritziak testuak euskera | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Penagarrie dek... ta gañea okerrena, eskerrak eman beharra zeukeaula euskeraz ebai jartzen dielako.

Nork: kukue.2007/03/13 10:41:18.258 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat

Gaixoa, EGA ateratzen ariko da...;-P

Nork: bootxo.2007/03/13 10:59:25.047 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Inglesarekin ez dute ba arazorik izan gasolindegiko dendari izena jartzerako orduan; Repshop... k agudo jaja

Nork: indezent.2007/03/13 11:04:47.549 GMT+1

jajaja... euskeraz duten bolumenez konturatu gabe negoen baña hurrengon gelditzean,  fijo "emakumearen" zai geldituko neokela.
ez neok ohitzen makinen ahotsetara... beldurgarriak dituk.

Nork: i eme.2007/03/13 13:02:51.022 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

...tapoiak eraman badaezpadaere...

Nork: indezent.2007/03/14 08:56:38.727 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.