Gaur da eguna. Gaur hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian eta egia esan, hasteko desiatzen naiz. Gaueko 10:30etan hasiko gara Keler Nation Erresuman murgiltzen eta esan beharrik ez dago, denok gonbidatuta zaudetela 89.2an gure estreinua entzutera.
Gaurkoan gauza gehiegi ditut buruan eta ez dut askoz gehiago kontatzeko beraz, gonbidapen honetara mugatuko naiz. Ea inor animatzen den...
Gogoz gaude bideari ekiteko, ea inork gogoz entzuten gaituen eta bide luze eta oparoa izaten den.
Ongi etorri gure erresumara zuena ere, izan baitaiteke! Entzun daitezela kitarrak!
Erantzunak
Nork: txerra.2007/11/13 14:54:26.332 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa
Lehen hiru saioak grabatu beharrean nago KAPa dela eta eta banuen jartzeko intentzioa, aurrerago ikusiko dugu. Hala ere, eskertzen dizut interesa.
Gaur egun komunikazioak nola funtzionatzen duen ikusita gainera aukera polita izan daiteke... lan ederra ere bai, baina konpentsatu dezake. Kontuan hartu beharreko proposamena bai jauna! Eskerrikasko
Nork: indezent.2007/11/13 15:00:50.243 GMT+1
Nork: Keler edarizalea.2008/07/05 12:52:04.062 GMT+2
Nork: indezent.2008/09/01 16:33:21.834 GMT+2
Nork: Keler edarizalea.2008/10/10 16:43:45.261 GMT+2