Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/24 17:35:24.852 GMT+1

Gaur ez da astelehena baina aspertuta nago

Gaur goizean abesti bat tarareatzen harrapatu dut nire burua, ez dakit nondik sartu zaidan baina badakit zein abesti den. Kantua “Allelujah” da eta printzipioz, Leonard Cohenek idatzitakoa bada ere, niri burura etorri zaidan bertsioa iemek hainbestetan aipatzen duen Jeff Buckley-rena da. “The Edukators” filmean entzu nuen lehen aldiz eta zoragarria iruditu zitzaidan. Geroago, berez Cohen jaunarena zela jakinda, aitaren disko zaharren artean buzeatu eta bertsio originala entzuteko parada izan nuen. Hala ere, Jeff Buckleyrena nahiago izaten jarraitzen dut; gozatu.

Nork: indezent.2007/01/24 17:35:24.852 GMT+1
Etiketak: klipak musika hallelujah jeff_buckley | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gaur enekixen ze ostia idatzi eta behintzat argazkixa ganoraz jarri dot. Gustetan jat argazkixa.

Hamen nabil, lanak bukatzen...pufffffff.....

 

 

 

Nork: nerediamond.2007/01/24 18:07:14.880 GMT+1

Alleluyaaaaaah hitzako!
hoi ere earra dek gaurko egun hotz hau pasatzeko.

Nork: i eme.2007/01/24 18:40:00.965 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

Badaukat diska (kajarik gabeko cd pirata kutre bat)
mila aldiz dut entzuna dut abestia (zuei bezainbeste gustatzen zait)
baina ez neukan sekula bera ikusita (ezta argazki mixerable bat ere)
egia esan ez dakit zergaitik. ESKERRIKASKO.
Ziur naiz abesti hau entzuten duten denek jarriko duela emulea martxan.

Nork: borthuzai.2007/01/24 19:28:45.798 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

komo te as aburrido esta tarde......!!

Nork: txomin_hood.2007/01/24 21:48:25.176 GMT+1

ALLELUYA, alleluya, elurra aru dula, alleluya...Sentitzen dut egun batzuez zure bloga irakurri ez izana, eta nahiz eta gauza batzuk galdu ditudan, gauza berri bat erakutsi didazu berriz...eskerrik asko...

Londresen ereelurra mar-mara, lastima argazki kamera oraindik atera ez dudala...see you everybody!!!!

Nork: BEWATER.2007/01/25 01:41:22.295 GMT+1

Abesti zoragarria da bai eta gaurko eguraldiarekin ederki dator gainera. Eta Manolete, etzak berrie esan zatio hau Onddarruko juerga ta gero jarri nizuen ta kentzeko esan zenuen, tostoi bat zala. Onartu beharra dau oso perjudikauta zendetela baino abesti honi tostoia deitzea...

Nork: indezent.2007/01/25 08:22:30.632 GMT+1

gomendio bat... ia ke emule zale asko dabillen inguruetan, Jeff Buckleyen kontzertu bat jeisteko aukerarik badezue (bideoan) edo norbait ezagutzen badezue bere bideorik duenik, jeitsi edo eskatu; illeak tente jarriko dizkizue bere zuzeneko emanaldi batek.

Nork: i eme.2007/01/25 10:54:58.557 GMT+1
http://ieme.wordpress.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.