Haizearen kontra ibili behar dugun? Ez dakit, errelato honetan haizea protagonista bat gehiago da, historioaren metafora bat. Errelato honetako haizea garaiek, politikoek edo komunikabideek inposatzen digutena baino gehiago da. Hori ere izan liteke haize honen zati nimiño bat baina haize hau afektiboagoa da, abstraktuagoa; gure artean dabil, eragin egiten gaitu, ozeanoan nabigatzen ari den paperezko txalupa baten moduan astindu. Ea kontra egin behar diogun? Askotan hobe izaten da haizeak ematen digun indarraz probestea nahi dugun lekura eraman gaitzazan.
Haizeak izeneko errelato honetarako idatzi nituen idatzi laburrak aspaldi itxitako blog batean zintzilikatu nituen eta ondoren doana zen errelatoaren aurkezpena. Ea horrela hobeto ulertzen den:
"Hosto bat dago plazaren erdian. Haizeak gogor jotzen du eta noraezean dabil han-hemenka zentzurik gabeko koreografia batean murgilduta. Haizeak, kolpez gorantz altxatzen du eta kolpez lurreraino erortzen utzi, alde batetik bestera dabil nora joan nahi duen jakin gabe. Bapatean, haize bolada gogor batek astindu du plaza; berarekin, hosto mordoxka bat dakartza eta hauek ere hosto bakartiaren koreografia zentzugabearekin egiten dute bat. Orain ordea, ez da bakartia, ezta zentzugabea ere. Koreografiak zentzua du, bat igotzean bestea jeitsi egiten da beste bi hosto, abiadaren abiadaz, kiribil batean zeruraino iristen saiatzen diren bitartean. Orain dantzan dabiltz, alaitasun, tristura, amodio, gorroto, garaipen eta zoritxarrezko koreografia batean. Orain, dantzan dabiltz. Orain, dantzan gabiltz."
Erantzunak
Nork: indezent.2006/11/23 14:16:35.752 GMT+1
Askotan haizearen indarrak eta norabideak, ez gaitu eramaten nahi dugun lekura. Hostoek ez dute aukera handirik norabide hoi aldatzeko, haizearen menpe dira. Baña gutako askok, hosto izateari utzi beharko genioke.
Nork: i eme.2006/11/23 15:13:49.260 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
Haizeak eta haizeak zerik. Testu honetako haizeari kontra egiteko batere asmorik ez diat. Hik aipatzen deken haizeari aldiz kontra egin behar zaiok eta gogor gainera. Hala ere, ez da modu txarra bigarren haizeari alde egiteko lehenari eramaten uztea.
Eztabaida hau subrealismo ulertezin puntu batera iristen ari delakoan nago ;)
Nork: indezent.2006/11/23 15:49:21.300 GMT+1
Nork: ixuxko.2006/11/23 17:12:18.347 GMT+1
txarung.blogspot.com
Nork: indezent.2006/11/23 17:34:28.907 GMT+1
Hosto iraunkor batek erorkor bati.
(Mesedez, ez begiratu horrela, badakizu eta ez duela zure ezpainek laztantzen duen haizeak parekorik.)
----------------
Emm... bide batez, dut-en abestiaren izena "haize EZA" da.
Nork: borthuzai.2006/11/23 23:03:17.638 GMT+1
www.blogak.com/denetik
mmm... zuzenketa onartuta. Diska piratekin ibiltzeraren kalteak dira hauek: abestiak nola izena duen begiratzeko ezintasuna.
Azken esaldi hori hurrengo juergan erabili beharko diau bewater, hirea baino hobea dek."P k keremos sol kon una sonrisa komo la tuya" poesia mañanera
Nork: indezent.2006/11/24 08:38:12.897 GMT+1
dut-anari. karakola eta barea.
berregingo al du oraingoan ere karakolak berre oskola!
Nork: borthuzai.2006/11/24 11:31:02.532 GMT+1
Anari Bonberon ikusi nuenean ere kantu berebera joa zuen baina kontzertu hartan konbikzioarena deitu zion.
Ematen duenz karakolaren oskola berreginda dago. Ea diska azkar heltzen den
Nork: indezent.2006/11/24 11:53:30.663 GMT+1