Makina bat aldiz entzun dugu euskarak tren ugari galdu dituela istorian zehar; inprenta, aldizkariak, irratia, telebista, zinea… Internetekin aldiz, ez da horrelakorik gertatu behar eta sareak eskaintzen duen askatasun honetan milaka pertsona aritu da, ari da eta ari gara gure aletxoa jartzen, euskara behingoz behar duen orduan iritsi dadin bere zitara.
Atzo hattrick.org euskaratu zuten eta gertaera hauxe aurrera pausu garrantzitsu bat da euskerak sarean egin behar duen bide luze honetan. Askok ez duzue jakin ere egingo hattrick.org delakoa hau zer den baina azken aldian hain modan dauden online jokuetatik mundu mailan, erabiltzaile gehien dituen futboil manager simulatzailea da. Jokua jatorriz, suediarra da eta urteetan zehar, munduan zabaltzen joan da gaur egun dituen 936.759 erabiltzaileetara iritsi arte.
Itzulpena, jokuaren erabiltzaile euskalhiztunek abiartu dute eta web gunean jartzen duenez inoiz egindako itzulpenik azkarrena izan da. Hattrickeko 40. hizkuntza da euskera. Gaurko honetan ere, asko iritsi dira gu baino lehen baina hala ere, garaiz iritsi garelakoan nago. Zorionak eta eskerrikasko euskeraren hobebeharrez hainbeste lan hartzen duzuen guztie!



Erantzunak
Nork: borthuzai.2007/03/15 10:42:10.961 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: bewater.2007/03/15 10:48:32.763 GMT+1
www.blogak.com/bewater
Nork: indezent.2007/03/15 10:52:51.193 GMT+1
Ointxe noie aprobeta jokue!!! jaja. Esangotzut gero ia zelakue dan, ta ia zelan euskeratute dauen.
Nork: Pol Emika.2007/03/15 11:58:22.974 GMT+1
Nork: indezent.2007/03/15 12:03:29.160 GMT+1
Nork: kukue.2007/03/15 21:45:05.089 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: .2007/03/16 12:32:37.220 GMT+1
Baino albistea eziñobea da.
Nork: nerbiox.2007/03/16 17:53:02.473 GMT+1
Nork: indezent.2007/03/16 17:57:45.936 GMT+1