Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/04 18:20:31.425 GMT+2

Hori osasuna! (ez naiz naparretaz ari, grrr...)

Oraintxe bertan sinatuko nuke 70 urterekin aiton-amona hauek 80kin dauden bezala egotea. The Zimmer izenarekin egin dira ezagun irla britainiarretan eta The Whoren my generation kantua bertsionatuz salduenen arteko zerrendetan sartu dira. Kutsu komertzial garbia du proiektuak baina inbidia apur bat ere ematen dute “gaztetxo” hauek eta ezin ukatu irriparrea ahoan duzula uzten zaituztela. Gainera Abbey Roadera ere eraman dituzte bideoklipa grabatzeko. Hori osasuna! Nola iritsiko ote gara gu adin horretara? Iristen bagara behinipein…

Nork: indezent.2007/06/04 18:20:31.425 GMT+2
Etiketak: klipak the_woo zahartzaroa my_generation musika the_zimmer | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

:-)
ke kaña! osoona!

Nork: borthuzai.2007/06/04 21:19:15.999 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik

Nik teleberrixan ikusi ditxut...onak dia bai!
ez nafarrak bezelakuak...
aupa eibar!

ah! eta faltan botatzen dira ixa rutinan parte bilakatu ziran istorixuak...
ondo segi.

Nork: malen.2007/06/05 01:25:10.637 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora

Eskertzen da isrorixuak faltan botatzea, egia esan, nik ere faltan botatzen dut idaztea. Ea inspirazioa agertzen den...

Nork: indezent.2007/06/05 12:21:12.248 GMT+2

Primerako bideoa!
Hala ere, ez dugu pentsatu behar zaharrak izanagatik bizipozik ez dutenik edo bizitza interesgarririk eduki ez dutenik, e? Ziur nago koadrila horretan maitasun istorio ederrak eta lizunak bizi izan direla, muturka bukatu duten ordu txikiko mozkorraldiak, musika talde amateurreko kantariak, egunerokoa negar malkoz bustitzen zituzten bihotzak eta kabroi galantak ere...

Nork: bootxo.2007/06/06 14:52:19.068 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

...hor ere, leku guztietan bezala, danetik egongo da...

Nork: indezent.2007/06/06 21:47:22.409 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.