Aste pare batean zehar nahiko abandonatuta izan dut bloga oso lanpetuta baitgabiltz eta ziuraski, horrela izango da hurrengo hilabetean ere (ea lanaren emaitza erakutsi dezakedan behintzat).
Kontua da gaurkoa e-mail bat iritsi zaidala youtubetik zintzilikatuta ditudan bideoetako batean erantzun bat dela eta. Gutxitan iristen dira horrelako mailak eta egia esan, pozez hartzen ditut.
Gaurkoan hala ere, ez zait batere gustatu jaso dudan erantzuna. Gogoan izango duzue Kuraiaren Piztu da Piztia kantuari egin genion bideoklipa eta ez baduzue, hemen doa:
Raised16 delako batek erantzun du eta bertan esaten duenak mezuburuan esaten nuena ekartzen dit burura; horrela, inora ez goazela alegia. Garbi dago espainiar estatua (gure Euskal Herria bezelaxe) fatxaz josita dagoela baina aspaldi ikasi genuen hauekin ez dagoela zer eginik. Beste gauzak batek arduratzen nau gehiago. Erantzuna idatzi duenak errespetutik idazten duela eta sentsazioa ematen dit ez duela bere hitzekin minik egin nahi.
Ze mentalitate dute azpikalde horretan? Zenbat ezjakintasun? Badakit galdera jakinak direla eta askok iluso bat naizela pentsatuko duzuena baina niri, barrenak nahasten jarraitzen dute.
Erantzun diot nahiz eta youtubek arazoak ere jartzen dituen honetarako (ezin dira 500 karaktere baina gehiago idatzi) eta erantzun diodanean haserrez idatzi badiot ere, orain tristura sentitzen dut, lastima, gizarte mediatiko puta honek ezjakintasunez jantziko gaituenaren beldurra, horrela inora ez goatzelaren ziurtasuna.
Hemen duzue lotura erantzunak irakurri ahal izateko. Eskertuko nizueke erantzun bat idazten baduzue tonu didaktikoan izatea jendea porkulotara bidaltzen jarraitzen badugu ez baitugu ezertxo ere aldatuko.
Erantzunak
Nork: borthuzai.2007/12/21 19:51:42.338 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Ba ez diat ulertzen zergatik haserratzen haizen.
Tipo horrek, Euskal Herrikoa ez den beste errealitate batean bizi dek murgildurik ta logikoa dek horrelako zalantzak izatea.
"...porkulotara bidaltzen jarraitzen badugu"
Tipoak ez hau porkulotara bidaldu eta hi ere ez dek bera porkulatara bidaldu.
Ulergaitza egiten zaidak hire "moskeoa".
Nork: xa2er.2007/12/25 19:09:31.696 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er
Eta neri ulergaitza itten zaiek ze ulertzeko gogo gutxi dauzkenen... edo ze gutxi ulertzeko gai haizen, dagoneko zalantzak izaten hasita neok...
Gabon onak pasa!
Nork: indezent.2007/12/26 14:56:42.843 GMT+1
ni ez neok hirekin sartu! hurrengorako bazekiat nun sartu behar ez diaten.
betirarte!
Nork: xa2er.2007/12/26 18:34:29.806 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er
Nork: indezent.2007/12/27 12:07:26.527 GMT+1