Jaungoikoak sei egunetan egin omen zuen mundua eta zazpigarrenean deskantsatzea erabaki omen zuen. Nik ere deskantsatzeko erabili ohi dut igandea baina ez diot inolaz ere ematen kondaira erligioso honek ematen dion zentzu positiboa egun puta-kume honi, garbi geratu da ezta?
Gizakia berez, nahiko tontoa delakoan nago eta aurretik dugunaren ilusioan bizi ohi gara unean-unekoaz gozatu edo gozatu ondoren oroitzen gozatu beharrean. Bestela, zergatik maite dugu hainbeste ostirala? Ostiral goizean esnatzean beste humore batekin esnatzen naiz nahiz eta lanera joan beharra izan, igandean ordea, ez daukat lanera joan beharrik baina humorea, ez dakit non demontre geratu den; joan diren bi egunetan nirekin izan da baina igandean, arrastorik ez.
Nahiago dut mila aldiz astelehena igandea baino eta inolako zalantza izpirik gabe esaten dut. Gainera, nahiago dut igandea zenbat eta motzagoa izan. Aurreko egunean fundamentuzko parranda bat bota ezkero berandu antxera esnatzen naiz (ez dut datu zehatzik emango badaezpadaere) eta horrela behintzat igande gutxi geratzen zait. Gainera, igandeetako asperraldiak Errealaren partiduak ikusis saihestu nahi izaten dituzu baina honetan ere nahiko tontoak gara gizakiak. Realaren partidu bat resakaren aurkako erremediorik txarrena da, resaka beraren dimentsioa biderkatu egiten baitu.
Hala ere, izaten dira noizean behin igande tontoak; gu bezain tontoak. Lehentxeago esnatzen zara eta arratsaldea luze-xamar egiten ari zaizunez, kalera jeistea erabakitzen duzu eta taberna zulora iritsi zarenean (pareta guztiek ez dute berdin aspertzen) zure prozesu mental berdina pairatu duten beste pare batekin topatzen zara. Errealak gol bat sartzen du eta unibertsoa bere ardatzean plegatu eta eztanda egingo ote duen beldurra izaten hasten zara. Bigarrena sartzen du eta Gipuzkoako Aldundiak aurkako taldeari sagardotegi bat ordaindu ote dioten galdetzen diozu zure buruari. Orduan, gure lagun kelerrak banan banan agertzen hasten dira koreografi perfektu batean eta hirugarren gola ez duzu ikusi ere egiten. Azkenean, igandea zen eta ederki pasa duzu baina ez! Ez da igandea, dagoeneko larunbata da, larunabatean bihurtu dugulako ongi pasatzen hasi garen momentuan. Igandeak ez dira ongi pasatzeko.
Erantzunak
Nire atzoko igandea ere ezioan oso ondo: gainerako guztiak bezala, hireak bezala, nireak ere tristeak izaten dituk. Bizitzan izan dudan burukomin larrienetakoarekin joan nintzen Anoetara, eta konturatu nintzen nire kuadrilako hainbat etxean geratuak zirela. Ohean, edo. Gaizki negoen, ezin nuen taldea animatzeko ohiu xume bat ere egin. Iltzeak burmuinean.
BAina, Darko izeneko batek nire aulkitik altxa, nire bizitzan ez bezala ohiu egin eta aspaldiko hilabeteetan estadio puta horretan bizi izan ez nuen emozioak alaitu zidan eguna. Zirraragarria izan zen. Gero, sufrimendua, burukomina pixkat jetsi arren beheko arrautz kuadrilarekin sufritzen. Beti bezela. Igandero bezela. Baina 3 puntu eta Darkoren gol batekin.
Nork: txomin_hood.2007/03/12 10:15:30.008 GMT+1
Nork: asier.2007/03/12 10:45:07.945 GMT+1
www.eibar.org/blogak/sarasua
Nork: Pol Emika.2007/03/12 11:29:34.315 GMT+1
Txomin! Behin kubatak edaten hasi ezkero ezin dela zerbezetara itzuli! Hori ikasia behar zenuen dagoeneko
Esaldi politta Asier. Bezpera jaia baino alaiagoa izaten da beti eta biaramuna... biaramuna tortura.
Nork: indezent.2007/03/12 11:31:03.009 GMT+1
Nork: indezent.2007/03/12 11:37:07.285 GMT+1
horregatik nire igandeak aldatzen saiatzen naiz. Bi astetik behin behintzat, goizo jaiki eta mendira. Eta gelditzen diren asteetan parrandatxoa bota, noski, baina resaka ez edukitzeko moduan edan. Bestela... igandea berez txarra bada, resakarekin txarragoa!
nolakoa izango litzateke bizitza iganderik gabe?
halere nik nahiago igandea, astelehena baino!
Nork: Itziar.2007/03/12 11:51:49.215 GMT+1
http://borborka.blogsome.com
Nork: indezent.2007/03/12 11:56:13.736 GMT+1
Astelehen gogorra, bai!
Nork: Amuitz.2007/03/12 12:05:38.109 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Egia esan, astelehen goxoagoak izan ditut baina oraindik azkar errekuperatzen naiz. Divina juventud! Berriz ere ostiralaren esperoan...
Nork: indezent.2007/03/12 12:16:36.039 GMT+1
Izeten die bai holako igande asko...baine nik atzoko igandia enauen aldatuko!!! Ederra!!!
Igandiak be aprobetxau ahal dielako...!!!
Nork: nerediamond.2007/03/12 13:20:29.999 GMT+1
Nork: ezk.2007/03/12 16:04:57.857 GMT+1
Nork: txerra.2007/03/12 16:15:10.105 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa
mmm... nik uste igandetan hainbeste gauza egitearen arrazoi nagusia mezara joateko goizean-goiz esnatu beharra zela. Behin esnatuta egonda eguna probestu behar.
Guk ez dugu mezara joan beharrik eta horrela, gauak probesten ditugu, niri behintzat askoz gehiago gustatzen zaizkit
Nork: indezent.2007/03/12 16:39:56.205 GMT+1